Oroel haitza

Oroel haitza (aragoieraz Penya Uruel, gaztelaniaz Peña Oroel) Pirinioetako mendi bat da. Jazetania eskualdeko Jaka udalerriaren hegoaldean kokatzen da, Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintziaren iparraldean. Punta de Oroel gailurra du bere garaiera handiena, 1.769 metrokoa; bertan gurutze bat kokatzen da. Haitz honen beste muturrean dagoen Punta Bazialsek 1.689 metro du.

Oroel haitza
Datu orokorrak
Garaiera1.769 m
Motahaitz
EponimoaAureolus Aragoikoa
Geografia
Map
Koordenatuak42°30′N 0°30′W
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Mendizaletasuna
Lehen igoeraEzezaguna
Ohiko bideaBernués eta San Juan de la Peñatik joanda.

Bere magaletako basoak pinu (Pinus silvestris), pago (Fagus silvatica) eta izeiez (Abies alba) osaturik daude. Halere, haritz (Quercus valentina eta Quercus pubescens) eta artez (Quercus ilex) nahiz basaerramu (Buxus sempervirens) eta elorri-triska (Genista scorpius) bezalako sastrakak ere topa daitezke.

Urtean behin Jakatik gailurreko gurutzera doan oinezko lasterketa bat ospatu ohi da.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.