Orno arteria
Orno arteria arteria subklabioaren adarra da. Aurreko muskulu eskalenoaren atzetik sortzen da, orokorrean 6. iduneko ornoaren (C6) zeharkako zulotik igarotzen da. Gainontzeko iduneko ornoen (C5-C1) zeharkako zulotik igaro ostean, atlasaren arkuaren gainetik igarotzen da atzeko tuberkuluan dagoen ildo arterialetik igarotzeko. Eskuineko eta ezkerreko orno arteriek bat egitean, enbor basilarra sortuko da zeinak atzeko garun arteriak ematen dituen. Gainera, garondoko triangeluaren sakonean ikus daiteke.
Orno arteria | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | anterior spinal artery (en) basilar artery (en) posterior inferior cerebellar artery (en) |
Aparatua | Zirkulazio aparatua |
Zaina | Orno zaina |
Identifikadoreak | |
Latinez | arteria vertebralis |
MeSH | A07.015.114.955 |
TA | A12.2.08.002 |
FMA | 3956 |
Terminologia anatomikoa |
Patologia
Sarritan, hiperlordosi zerbikalek orno arteria estutzen dute eta ondorioz odolaren pasoa oztopatzen da. Honek, zorabioak eragin ohi ditu eta normalean adindun pertsonetan gertatzen da.
Funtzioa
Orno muinaren alde zefaliko edo kraneala, entzefalo enborra, zerebeloa eta garunaren atzeko aldea irrigatzen ditu.
Irudi gehigarriak
Bibliografia
- Dauber, W.: Nomenclatura anatómica ilustrada: Masson(2007) IBSN: 978-84428-1642-4
- Angel Bidaurrazaga, Inmaculada Gerrikagoitia, Rafael Sarria. Giza anatomiako praktika-liburua. Elhuyar fundazioa; 2010