Orkestra

Orkestra instrumentuen eta instrumentu-jotzaileen talde bat da, nahiko handia izan ohi dena, eta hari, perkusio, haize eta metal atalak dituena. Haize familia, hari familia eta perkusio familiak daude orkestra batean.


Jaliscoko Orkestra Filarmonikoa

Orkestra sinfonikoek eta filarmonikoek 80-100 bat pertsona biltzen dituzte. Bien arteko diferentziarik ez dago instrumentuei dagokienez, baina bi izenak erabiltzen dira leku bakar bateko bi taldeak desberdintzeko. Adibidez, Londresko Orkestra Sinfonikoa eta Londresko Orkestra Filarmonikoa.

Ludwig van Beethovenek eragin handia eduki zuen gaur egun ezagutzen ditugun moduan izateko.

Musika-tresnak

Orkestra motak

Orkestra mota desberdinak daude:

  • Orkestra sinfonikoa (edo filarmonikoa)
  • Ganbera orkestra, talde txiki batek osatutako orkestra.
  • Gazte orkestra: kideak kontserbatorioko edo akademia bateko ikasleak izaten dira. Askotan, orkestra hauek orkestra sinfoniko profesional baterako ikasleen ibilbidetzat balio dute.
  • Instrumentu familia batez osatutako orkestra: hari instrumentuen orkestra, haize instrumentuen orkestra, perkusio instrumentuen orkestra.
  • Instrumentu familia bat baino gehiagoz osatutako orkestra: haize eta perkusio instrumentuen orkestra (edo musika banda); haize, perkusio eta hari instrumentu batzuk dituen orkestra (edo banda sinfonikoa).

Orkestra terminoa musika popularra, dantza musika, jazza... jotzen duten instrumentu taldeak izendatzeko ere erabiltzen da, betiere taldekide kopurua nahiko handia bada.

Orkestra ezagunak

Europakoak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.