Orizin
Orizin[1][lower-alpha 1] Orbaibarrako Oloritz udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Orizin | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko karrika bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Oloritz |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Oricin |
Posta kodea | 31395 |
Herritarra | orizindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°38′39″N 1°37′06″W |
Garaiera | 617 metro |
Distantzia | 23,1 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 17 (2021: 0) |
2021 urtean 17 biztanle zituen.
Bertako biztanleak orizindarrak dira.
Izena
Orizin beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Orícin
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Oricin (1268)
- Oriciayn (1365)
- Oricyn (1366)
- Oricin (1534)
- Oricin (1802)
- Orisuain (1945)
- Orizin (1990)
Geografia
Orizin Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean eta Oloritz udalerrian.
Inguru naturala eta kokapena
Oloritz udalerria Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 24 kilometrora.
Klima eta landaredia
Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.
Udalerriko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago.
Estazio meteorologikoa
Oloritzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 27.0 | 29.0 | 36.0 | 40.0 | 42.0 | 41.0 | 37.0 | 31.0 | 25.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 10.9 | 14.3 | 16.1 | 20.6 | 25.3 | 28.4 | 28.7 | 23.8 | 18.6 | 12.6 | 9.5 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.1 | 10.7 | 14.7 | 18.8 | 21.4 | 21.8 | 17.9 | 13.8 | 8.6 | 5.7 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.9 | 3.9 | 5.3 | 8.7 | 12.2 | 14.4 | 15.0 | 12.0 | 8.9 | 4.6 | 2.0 | 7.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.5 | -9.0 | -10.0 | -3.0 | 0.0 | 2.0 | 7.0 | 7.0 | 2.0 | -3.0 | -7.0 | -11.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 34.6 | 41.8 | 66.6 | 55.1 | 42.6 | 25.3 | 28.8 | 43.9 | 54.3 | 59.9 | 51.7 | 548.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 46.0 | 22.0 | 44.0 | 40.0 | 42.0 | 38.5 | 39.0 | 86.0 | 95.0 | 44.0 | 53.0 | 40.0 | 95.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.0 | 8.0 | 10.7 | 10.5 | 6.4 | 5.1 | 4.9 | 5.4 | 9.8 | 11.4 | 10.9 | 102.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.9 | 1.1 | 0.9 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 4.7 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Nobleen jaurerria, 1145ean Urraka Ortitz Orkoienek Leireko monasterioari dohaintzan emandakoa. Tibalt II.a Nafarroakoa erregeak 1264an salbuetsi zituen bere bizilagunak kaloñatik, kasualitatezko hilketengatik.
Administratiboki, Orizin Orbaibarraren parte izan zen banaketa honek iraun zuen bitartean. Gero, XIX. mendean, Oloritz udalerrian sartu zen. Ibarrekp ia herri guztiak bezala, 1835-1845eko udal-erreformak arte, Orizin Iruñeko merkatuko alkatearen jurisdikzioaren menpe zegoen eta, horietatik, erregimen komunaren mende jarri zen. Elizari dagokionez, herritarrek erabili zuten parrokoa aurkezteko eskubidea, XIX. mendea oso sartua zegoen arte.
Demografia
2021 urteko erroldaren arabera 17 biztanle zituen Orizinek.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
16 | 18 | 18 | 18 | 15 | 17 | 15 | 11 | 11 | 17 | 16 | 13 | 13 | 14 | 14 | 16 | 16 | 17 | 17 | 17 | 17 |
Garraioa
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 329 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du herrian, Tafallarantz.
|
Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 329 linea eskariaren araberako linea baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Oloritz udalerria sailkatu zituen, Orbaibarreko hainbat herriekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Oloritz udalerria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Oloritz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,10k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 6,22k eta 2018n % 9,60k.
Ondasun nabarmenak
- San Andres eliza, XIII. mendean eraikitako krisitiau eliza, erromaniko estiloan.
- Orizingo jauregia, Erdi Aroko jauregia
Oharrak
- /oɾís̻in/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Orizin - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Orizin» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.