Oriol Junqueras

Oriol Junqueras i Vies (Bartzelona, 1969ko apirilaren 11) kataluniar historialari eta politikaria da. Sant Vicenç dels Horts alkatea izan da (2011-2015), eta 2011ko irailaren 17tik aurrera baita Esquerra Republicana de Catalunya alderdiko presidentea ere, Joan Puigcercós ordezkatuz.

Oriol Junqueras


Europarlamentaria

2019ko uztailaren 2a - 2020ko urtarrilaren 2a - Jordi Solé Ferrando (en) Itzuli
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 2019 European Parliament election in Spain (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 21a - 2019ko irailaren 24a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko apirileko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Bartzelonan

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a - 2019ko maiatzaren 20a - Núria Picas
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

Ekonomia eta Ogasun kontseilaria

2016ko urtarrilaren 14a - 2017ko urriaren 27a
Andreu Mas-Colell (en) Itzuli - Pere Aragonès i Garcia

4. Kataluniako presidenteordea

2016ko urtarrilaren 14a - 2017ko urriaren 27a
Neus Munté - Pere Aragonès i Garcia

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
4. Kataluniako Oposizioko Burua

2013ko urtarrilaren 9a - 2015eko urriaren 26a
Xavier Sabaté i Ibarz (en) Itzuli - Inés Arrimadas

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2012ko abenduaren 17a - 2015eko abuztuaren 4a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

10. Kataluniako Ezker Errepublikarreko lehendakaria

2011ko irailaren 17a -
Joan Puigcercós

Sant Vicenç dels Hortseko alkatea

2011ko ekainaren 11 - 2015eko abenduaren 22a
Amparo Piqueras Manzano (en) Itzuli - Maite Aymerich Boltà (en) Itzuli

Europarlamentaria

2009ko uztailaren 14a - 2011ko abenduaren 31
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 2009 European Parliament election in Spain (en) Itzuli

City councillor of Sant Vicenç dels Horts (en) Itzuli

2007ko ekainaren 16a - 2015eko abenduaren 22a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOriol Junqueras i Vies
JaiotzaSant Andreu de Palomar, 1969ko apirilaren 11 (54 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSant Vicenç dels Horts
Sant Andreu de Palomar
Lehen hizkuntzakatalana
Familia
Ezkontidea(k)Neus Bramona  (2013ko abenduaren 21a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa 2002) doktoretza : Pentsamendu ekonomikoaren historia
Bartzelonako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAntonio Simón Tarrés (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, historialaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta gidoilaria
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela
Bartzelona eta Madril
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa  (1998 -
Viceko Unibertsitatea - Kataluniako Unibertsitate Zentrala  (2020 -
KidetzaFEDERACIÓN NACIONAL DE ESTUDIANTES REVOLUCIONARIOS RAFAEL RAMÍREZ (en) Itzuli
Sobirania i Progrés (en) Itzuli
Izengoitia(k)El Mossèn
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa

junqueras.cat
IMDB: nm1953637 Facebook: junqueras Twitter: junqueras Instagram: junqueras Edit the value on Wikidata

2012ko abenduaren 18an Kataluniako Generalitateko Presidentea eta CIUko Artur Mas politikariarekin 2014an Katalunian Autodeterminazio Erreferenduma burutzea adostu zuen. 2017ko azaroaren 2an Carmen Lamela epaileak kartzelara bidali zuen, erreferendum horren antolakuntza dela eta.

2016 eta 2017 artean Generalitateko lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasunaren kontseilaria izan zen.

Biografia

Sant Andreu auzoan jaio eta berehala familia joan zen bizitzera Sant Vicenç dels Horts herrira (Baix Llobregat). Unibertsitean, ekonomia zientziak ikasteari ekin eta gero, 1996an lizentziatu zen Historia moderno eta garaikidean. Universitat Autònoma de Barcelonan doktoratu zen, eta bere tesiaren izenburua "Economia i pensament econòmic a la Catalunya de l'alta edat moderna" izan zen.

Lan ibilbidean zehar komunikabideetan kolaboratu du sarritan, telebistako dokumentalen gidoigile eta aholkulari moduan ere ibiliz. Politikan, hasierako etapan, 2009an eurodiputatu izendatu zuten ERC alderdiarekin, Ramon Tremosa (CDC) eta Raul Romevarekin batera (ICV). 2012 arte egon zen postu hartan. Urte horretan bertan, "El castellà també serà oficial a la República Catalana" izenburuko artikulua argitaratu zuen "El Periódico de Catalunya"-n.[1] Polemika bizia ekarri zuen katalan hizkuntzaren aldeko esparruan.

2013an ezkondu zen Neus Bramonarekin, eta Lluc semea eta Joana alabaren aita da. Kristau katolikoa da, eta Centre Excursionista de Sant Vicenç dels Horts eta Orfeó Vicentí elkarteen kidea da, baita Institució Cultural de la Franja de Ponent-ekoa ere.

2019ko urriak 14an 13 urteko espetxe zigorra eta 13 urteko inhabilitazioa[2] ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak, Kataluniako 2017ko urriak 1eko erreferendumagatik. Sedizio eta diru publikoaren erabilera bidegabea leporatuta zigortu zuen.

Idazlanak

  • Els catalans i Cuba, 1998.
  • La batalla de l'Ebre. Història, paisatge, patrimoni, 1999.
  • La presó Model de Barcelona, 2000.
  • Manel Girona, el banc de barcelona i el canal d'Urgell. Pagesos i burgesos en l'articulació del territori, 2003.
  • Guerres dels catalans, 2003.
  • Guerra, economia i política a la Catalunya de l'alta edat moderna, 2005.
  • Economia i pensament econòmic a la Catalunya de l'alta edat moderna (1520-1630), 2006.
  • Camí de Sicília, 2008
  • Les proclames de sobirania de Catalunya (1640-1939), 2009

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  1. "El castellà també serà oficial a la República Catalana" ("El Periódico")
  2. Susaeta, Igor. «Bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak, "sedizioagatik"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.