Oriol
Oriol[1] edo Orixol Arabako mendi bat da, Aramaioko harana gobernatzen duena, Arangioko mendilerroaren garaietatik. 1.128 metroko garaiera du, eta Anbototik gertu dago, haren hegoaldean kokaturik. Hainbat bide daude Aramaiotik mendi honetara igotzeko. Urkiolatik ere igo daiteke.
Oriol | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.128 m |
Prominentzia | 253 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°03′28″N 2°35′59″W |
Honen parte da | Euskal Herriko arkua |
Mendikatea | Arangioko mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Krutzetatik (ordubete eta 30 min), Etxaguendik (ordubete eta 15 min), Gantzagatik (ordubete eta 30 min), Oletatik (ordubete eta 30 min), Urkiolatik (2 ordu eta 30 min). |
Izena
Mendi haren euskal izentzat zenbaitetan Orixol edo Orisol ere azaltzen diren arren, dokumentazioak argi erakusten du mendi ezagun haren izena Oriol dela. Euskaraz -io- hiatoan kontsonante bat tartekatzea mendebaldeko zenbait hizkeretan oso fenomeno bizia da, eta ahoz esan arren, ez da inola ere idatzi behar (Urkixola, Ixurreta, Mendixola...).[2]
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.
Ikus, gainera
- Arabako mendiak
- Urkiolako natura parkea
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.