Orioko Nazioarteko Estropadak
Orioko Nazioarteko Estropadak 1968tik aurrera Orio Arraunketa Elkarteak Orion antolatzen dituen aulki mugikorreko estropadak dira, bertan munduko talde indartsuek herriko taldearekin indarrak neurtzen dituztelarik.
Orioko Nazioarteko Estropadak | |
---|---|
Sorrera | 1968 |
Herria | Orio, Gipuzkoa |
Antolatzailea | Orio Arraunketa Elkartea |
Partehartzaileak | nazioartekoak |
Modalitatea | aulki mugikorra |
Garaipen gehien | zortzikoan:![]() |
Azken ekitaldia | 2023 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak (8+):![]() Emakumezkoak (8+): ![]() |
Historia
Lehenengo Nazioarteko Estropada 1968ko abuztuaren 25ean lehiatu zen. Egun hartan Orion izan ziren munduan lehiatzen den estropadarik famatuenean parte hartzen duten Oxfordeko eta Cambridgeko arraunlariak. Orioko arraunlariek handia egin zuten eta ingelesei aurrea hartzeaz gain, Orio bezalako herri txiki batean maila handiko Nazioarteko Estropada antolatzeko gaitasuna erakutsi zuten[1]. Hurrengo bi ekitaldietan Cambridge, Oxford eta Orioren arteko estropadak izan ziren eta 1971etik aurrera Europako beste talde batzuk etorri iren.
1972 eta 1975. urteetan izan ezik, 1968an hasitako lehiaketa urtero jokatu zen 1976. urtera artean. Hurrengo urteetan ordea Orio Arraunketa Elkarteak kirol eta nortasun mailako krisi txiki bat izan zuen, eta nazioarteko estropadak bertan behera geratu ziren. 1989an ekitaldi berria antolatu zen, berriz ere Orio eta Oxford protagonista zirela eta berriz ere euskaldunak izan ziren irabazle. XXI. mendearekin batera estropaden bigarren aroa hasi zen, 2009 artean ia urtero jokatu ondoren berriz ere jarraitasuna galdu zuena.
Azken ekitaldiak 2015ekoa (Orioko klubak 50 urte bete dituen aitzakian antolaturikoa), 2018koa (Lehen estropada antolatu zenetik 50 urte)[2] eta 2023koa izan dira.
Nazioarteko Estropada ospatu den hemezortzi aldi hauetan Orioko Arraun Elkarteak sei aldiz irabazi du estropada. Baina Arraun Klubaren meriturik handiena agian, hain maila handiko estropadak antolatzeko erakutsi duen gaitasuna izan da. Espainiako Txapelketetan ohikoak diren taldeez gain, Alemania, Frantzia, Suitza, Holanda, Erresuma Batua, Belgika, Estatu Batuak, Polonia eta Italiako arraunlariak lehiatu dira Orioko uretan.
2005ean lehiatu ziren lehenengo aldiz emakumezkoak. Lauko scullean izan zen. 2023ko ekitaldian aurreneko aldiz emakumezkoek 8+ proba antolatu zen[3].
Urtez urteko sailkapenak
Gizonezkoak
Zortzikoa da proba nagusia. Hona hemen finalen emaitzak:
* 1968-08-25. ORIO I Nazioarteko Estropadak.
* 1969-08-17. ORIO II Nazioarteko Estropadak.
* 1970-08-02. ORIO III Nazioarteko Estropadak.
* 1971-08-08. ORIO IV Nazioarteko Estropadak.
* 1973-06-17. ORIO V Nazioarteko Estropadak.
COLUMBUS DAY-Florida 4:53:50
BELGIKAko Selekzioa4:53:60
ORIO 4:57:10
PARIS 5:10:05
* 1974-07-23. ORIO VI Nazioarteko Estropadak.
* 1976-05-16. ORIO VII Nazioarteko Estropadak.
* 1989-05-06. ORIO VIII Nazioarteko Estropadak.
* 2001-06-09. ORIO IX Nazioarteko Estropadak.
ORIO 4:27:88
E.N. BORDEAUX 4:31:51
So. Na. BAIONA 4:33:25
HONDARRIBIA 4:36:81
* 2004-04-24. ORIO X Nazioarteko Estropadak.
ORIO 2:51:19
HONDARRIBIA 2:51:52
UR-KIROLAK 2:53:25
E.N. BORDEAUX 2:53:66
* 2005-05-07. ORIO XI Nazioarteko Estropadak.
HONDARRIBIA 3:00:34
ORIO 3:01:82
S.C. CAMINHENSE 3:02:77
CÍRCULO DE LABRADORES 3:09:29
* 2006-04-30. ORIO XII Nazioarteko Estropadak.
S.C. CAMINHENSE 2:56:25
HONDARRIBIA 2:56:51
ORIO 2:58:37
E.N. BORDEAUX 2:59:00
* 2007-04-21. ORIO XIII Nazioarteko Estropadak.
HONDARRIBIA 2:55:18
ORIO 2:56:10
MOLESEY B.C. 3:00:58
C.N. AMPOSTA 3:03:06
* 2008-04-13. ORIO XIV Nazioarteko Estropadak.
S.C. CAMINHENSE 2:33:78
ORIO 2:35:22
HONDARRIBIA 2:36:74
NÁUTICO DE VIGO 2:40:62
* 2009-04-25. ORIO XV Nazioarteko Estropadak[4].
NÁUTICO DE VIGO 2:46:76
HONDARRIBIA 2:47:26
C.N. AMPOSTA 2:52:96
ORIO 2:55:84
* 2015-04-04. ORIO XVI Nazioarteko Estropadak.[5]
CÍRCULO DE LABRADORES 1:58:16
ORIO 1:59:74
NÁUTICO DE SEVILLA 2:01:52
AVIRON BAYONNAIS 2:07:08
* 2018-05-05. ORIO XVII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[6].
CÍRCULO DE LABRADORES 19 puntu
ORIO 17 puntu
HONDARRIBIA 12 puntu
ZIERBENA 7 puntu
S.C. CAMINHENSE 5 puntu
* 2023-04-22. ORIO XVIII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[3].
ORIO 20 puntu
CÍRCULO DE LABRADORES 13 puntu
R.C.F. PORTUENSE 13 puntu
Aviron GRENOBLOIS 8 puntu
CA NANTES 6 puntu
Garaipenak
Zortzikoa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() | 6 | 1968, 1970, 1989, 2001, 2004, 2023 |
![]() | 2 | 1969, 1974 |
![]() | 2 | 2005, 2007 |
![]() | 2 | 2006, 2008 |
![]() | 2 | 2015, 2018 |
![]() | 1 | 1971 |
![]() | 1 | 1973 |
![]() | 1 | 1976 |
![]() | 1 | 2009 |
Emakumezkoak
2005 eta 2018 artean lauko sculla (4x) izan zen froga nagusia. Hona hemen emaitzak, ekitaldi batzuk falta dira:
* 2005-05-07. ORIO XI Nazioarteko Estropadak.
* 2006-04-30. ORIO XII Nazioarteko Estropadak.
E. N. BORDEAUX
* 2007-04-21. ORIO XIII Nazioarteko Estropadak.
HONDARRIBIA 3:36:36
CÍRCULO DE LABRADORES 3:41:76
R.C. MEDITERRANEO 3:45:76
MOSELEY B.C. 3:46:88
* 2008-04-13. ORIO XIV Nazioarteko Estropadak.
* 2009-04-25. ORIO XV Nazioarteko Estropadak.
HONDARRIBIA 3:25:42
A.R.C.O. VIANA 3:31:56
C.N. BANYOLES 3:32:42
HONDARRIBIA 3:37:46
* 2015-04-04. ORIO XVI Nazioarteko Estropadak.
C.N. AMPOSTA 2:34:08
SANTIAGOTARRAK 2:35:76
NÁUTICO DE SEVILLA 2:38:32
R.C.R. ALACANT 2:43:16
* 2018-05-05. ORIO XVII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[6].
Aviron GRENOBLOIS A 20 puntu
Aviron GRENOBLOIS B 12 puntu
CÍRCULO DE LABRADORES 12 puntu
ORIO 10 puntu
S.C. CAMINHENSE 6 puntu
Garaipenak
Zortzikoa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() | 2 | 2005, 2008 |
![]() | 2 | 2007, 2009 |
![]() | 1 | 2006 |
![]() | 1 | 2015 |
![]() | 1 | 2018 |
* 2023-04-22. ORIO XVIII Nazioarteko Estropadak. Zortzikoan (8+) lehiatu ziren. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[3].
ORIO 17 puntu
C.N. AMPOST 15 puntu
C.N. SEVILLA 13 puntu
UR-KIROLAK 10 puntu
R.C.F. PORTUENSE 5 puntu
Erreferentziak
- eus, ehkirola. (2020-03-20). Orioko Nazioarteko estropada bertan behera. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- (Gaztelaniaz) DV. (2018-05-04). «Nazioarteko Orioko estropadak 50. urteurrena betetzen du bihar» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- «Orioko zortzikoak nagusi izan dira Nazioarteko Estropadetan - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- (Gaztelaniaz) «El Náutico de Vigo se impuso en la Regata Internacional de Vigo por medio segundo a Hondarribia» El Diario Vasco 2009-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- «Segundo batengatik ez du irabazi Oriok Nazioarteko Estropada - Orio» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- «RC Labradores eta Aviron Grenoblois garaile Orioko XVII. Nazioarteko Estropadetan - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).