Orientazio (hezkuntza)

Hezkuntzan, orientazioa da, irakaskuntzaz haraindi, ikasleei laguntza ematen dion lanbide eta funtzio psikopedagogikoa. Arlo zenbaitetan banatzen da, hala nola, ikasleari bere hezkuntza-ibilbidean dituen aukerei buruzko informazioa eskaini eta aukeraketa horretan laguntzea, ikaskuntza-prozesuan laguntza eskaintzea, bere garapen pertsonala bultzatzea eta ikasleen aniztasunean beraien arteko harremanak kudeatzea, helburu orokorra pertsonaren nortasuna garatzea izanik.

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Orientazio (argipena)»

Eredu zenbait proposatu da orientatzailearen lana gidatzeko: banako ereduan laguntza indibidualizatua eskaintzen zaio ikasleari, gehienetan elkarrizketen bitartez; programa-eredua, non sor daitezkeen arazoak aurreikusi eta horietarako prebentzioa proposatzen den eta, azkenik, kontsulta-eredua, non irakasle eta hezkuntzako beste eragileei aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen zaion, ikasleari laguntza beraiek eman diezaioten[1].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Bisquerra, Rafa. (2005). «Marco Conceptual de la Orientación Psicopedagógica» Revista Mexicana de Orientación Educativa..

Kanpo estekak

Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.