Oribarzar
Oribarzar Gipuzkoako hondartza. Orioko udalerrian kokatzen da, baina hondartzaren ertza bera Aiako udalerriarekin muga da[1], bertako izen bereko Oribarzar baserria Aian kokatzen delarik, Laurgain baserri-auzoan[2]. Hondartza "Torretxo" izenaz ere da ezaguna.
Oribarzar | |
---|---|
Mota | hondartza |
Geografia | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Urola Kosta |
Udalerria | Orio |
Oriako itsasadarraren bokalearen ezkerraldean dagoen hondartza bat da. Luzez 200 metro eta zabaleraz 57 metro ditu. Hondartza lasai eta txikia da, hondar finekoa, arrantza zaleek biziki estimatzen dute. Bainua debekatua dago, ibaiko lohien arriskuagatik[3].
Hondartzara heltzeko, Orioko portuaren hasieran dagoen gurutzabideko errepidea hartu behar da, eta 1,8 kilometrotan zehar jarraitu.
Hareatzatik gertu Txurruka izeneko gazteentzako aterpetxea dago.
Erreferentziak
- «Gipuzkoa - Orio» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
- (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Laurgain barreiatua -Aia - Directorio geográfico y callejero» b5m (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
- «Oribarzar - Ingurumena - Ingurumena» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.