Orgiko hariztia
Orgiko hariztia Lizaso herrian (Ultzama, Nafarroa Garaia) dagoen naturgune bat da. 80 hektarea inguru duen basoa da, haritzez betea. Gaur egun, aisialdirako prestaturik dago: patxada ederrean egoteko toki asko ditu, baita hainbat ibilbide erraz ere, gurpil aulkian dabiltzanek ere egiten ahal dituztenak; itsuek ere hariztiaz goza dezakete, ibilbide zati anitzetan sokekin loturiko barandak baitaude eta informazio panel asko braille sisteman idatzirik baitaude. Nafarroako Gobernuak Orgiko hariztia Aisialdirako Natur Babesgune izendatu zuen 1996an[1].
1975 urtean, Orgiko oihanan Robin and Marian filma grabatu zuten.
Erreferentziak
- «Lexnavarra» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Orgiko hariztiari buruzko webgunea.
- Orgiri buruzko artikulua Argia astekarian
- Orgiri buruzko artikulua Berria egunkarian
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.