Organoaluminio konposatu
Kimika organikoan organoaluminio konposatuak aluminio- eta karbono-atomoen artean lotura kobalentea duten konposatuak dira. Trimeltilaluminioa [Al₂(CH₃)₆] eta triisobutilaluminoa {Al[CH₂CH(CH₃)₂]3} dira adibide tipikoak. Katalizatzaile gisa baliatzen dira olefinen polimerizazioan[1].
Organoaluminio konposatu | |
---|---|
Konposizioa | aluminio eta karbono |
Mota | konposatu organometaliko eta aluminium compound (en) |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 51175 |
Historia
Lehen organoaluminio konposatua, (C2H5)3Al2I3, 1859an sintetizatu zen[2]. Dena dela, 1950eko hamarkada arte ez zuten interes handirik piztu. Izan ere, garai horretan Karl Ziegler eta bere lankideek trilalkilaluminio konposatuen sintesi zuzena lortu zuten eta olefinen polimerizazioan aplikatze hasi ziren, emaitza oso egokiekin.
Aurkikuntza horri esker lortu zuen Zieglerrek Nobel saria 1963an.
Sintesia[3]
Industrian alkilaluminio sinpleenak, Al2R6 (R = Me, Et), alkilo-kloruroak aluminio-hautsarekin erreakzionaraziz prestatzen dira bi urratsetan.
2 Al + 3 CH3CH2Cl → (CH3CH2)3Al2Cl3
eta segidan kloruroa erreduzitu egiten da sodioa baliatuz.
(CH3CH2)3Al2Cl3 + 6 Na → (CH3CH2)6Al2 + 2 Al + 6 NaCl
Allkenoek, lotura bikoitza mutur batean dutenek, aluminio-hautsarekin erreakzionatzen dute zuzenean hidrogenoaren presentzian organoaluminio konposatua emanez.
6 Al + 3 H2 + 12 CH2=CHR → 2 [HAl(CH2CHR)2]3
Erabilera
Organoaluminio konposatuak katalizatzaile gisa usatzen dira olefinen polimerizazioan, polietilenoaren sintesian esaterako[3].
Erreferentziak
- (Ingelesez) Witt, M. & Roesky, H. W.. (2000). Organoaluminum chemistry at the forefront of research and development. Curr. Sci. 78 (4), 410 or..
- (Alemanez) Hallwachs, W.; Schafarik, A.. (1859). «Ueber die Verbindungen der Erdmetalle mit organischen Radicalen» Annalen der Chemie und Pharmacie 109 (2): 206–209. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- (Ingelesez) Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. (1. argitaraldia) Wiley 2000-06-15 doi: . ISBN 978-3-527-30385-4. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).