Orexa

Orexa Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. Nafarroa Garaiarekiko mugan dago. 114 biztanle zituenez 2016. urtean, probintziako herri txikiena zen. Itsas mailatik 421 metrora dago, eta 5,8 kilometro koadro ditu.

Orexa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Santa Kutz eliza eta Orixeren omenaldia
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaOrexa
AlkateaEneko Maioz Ganboa
Posta kodea20490
INE kodea20060
Herritarraorexar
Kokapena
Koordenatuak43°05′39″N 2°00′41″W
Map
Azalera5,85 km²
Garaiera420 m
Distantzia36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria108 (2023)
−6 (2022)
alt_left 54 (%50) (%62) 67 alt_right
Dentsitatea18,46 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 46,99
Zahartze tasa[1]% 14,59
Ugalkortasun tasa[1] 137,93
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 87,5 (2011)
Genero desoreka[1]% 3,17 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 92 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 99,6 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 89.72 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1845
Webguneahttp://www.orexa.eus

Historia

Lapurretei aurre egin ezinik, eta inguruko beste herri asko bezala, Orexa Tolosa hiribilduari lotu zitzaion 1374. urtean, nahiz eta autonomia administratibo eta ekonomikoari eutsi zion. 1714. urtean, berriz, herria bereizteko ahaleginetan hasi zen baina ez zuen 1845. urtera arte lortu, udal legea indarrean sartzean, hain zuzen ere. Hala ere, Tolosak izan zuen handik aurrera ere herriaren ordezkaritza Gipuzkoako Batzarretan.[4]

Ekonomia

Duela urte batzuk abeltzaintza zen nagusi, baserri ugarik ziharduten horretan, baina dagoeneko ia ez da geratzen abeltzaintza bizibide duen baserririk. Egun, ekonomikoki pisu handia du herrian Oihan Txiki Kooperatibak: Orexako gazta eta mamia egiten ditu, besteak beste.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %16,6, Bigarren sektorea %19,3. Hirugarren sektorea %64,1.[5]

Demografia

2019an Orexak 110 biztanle zituen. Horietatik %16,36k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %0,91 ziren.[5]

Orexako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Orexako udaletxea

2011ko udal hauteskundeak

Bi alderdik aurkeztu zituzten zerrendak udal hauteskundeetarako: Bilduk eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Bildu: 83 boto.
  • Alderdi Popularra: 0 boto.

Emaitza horiekin, Eneko Maioz Ganboa bihurtu zen udalerriko alkate, botoen % 100 lortuta.

2015ko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 72 boto lortu zituen.[6] Eneko Maioz izendatu zuten alkate bigarrenez.[7]

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 71 boto lortu zituen.[6] Eneko Maioz izendatu zuten alkate hirugarrenez.[8]

2023ko udal hauteskundeak

2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 66 boto lortu zituen. Ez zen beste alderdirik aurkeztu.[9]

Kultura

Jaiak eta ospakizunak

Herriko festa nagusiak maiatzaren 3an izaten dira, Santa Kutz egunean[10]. 1987az geroztik, azaroaren hasieran, Orixeren omenez, kultura astea ospatzen da, hainbat hitzaldi eta ekitaldirekin.

Ondasun nabarmenak

Plazan eta inguruan udaletxea, Santa Kutz eliza (XVI. mendea) eta Errebote Atze pilotalekua daude. Herritik Gaztelurako bidea jarraituz gero, San Marko ermita dago.

Basabe zentrala ere aipagarria da, 1930eko zentral hidroelektrikoa.[11]

Euskara

Orexako euskara[12] gipuzkeraren[13] aldaera bat da, erdiguneko euskaran[14] kokatzen den Tolosaldeko euskara, hain zuzen. Datuen arabera, herriko euskaldunak %92 dira, eta euskararen erabilera %80.4. Eustaten arabera, euskaldunak %94,64 ziren 2016an.[5]

Orexar ospetsuak

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «OREXA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  5. «Web Eustat. Orexako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  6. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  7. «Eneko Maioz: «Egiten diren lanen helburua da garrantzitsua» - Orexa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  8. «Eneko Maiozek alkatetzan jarraituko du - Orexa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  9. «Udal hauteskundeak 2023 - Orexa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  10. «Orexa - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  11. «Orexako Basabe zentrala: nolakoa zen gure aitona-amonen energia berriztagarria?» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  12. «Orexa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  13. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  14. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.