Ordoviziar
Ordoviziarra Paleozoikoko bigarren garaia da, Kanbriarraren ondoren eta Siluriarraren aurretik. Berez bi garai hauen artean zeuden harri batzuen inguruko eztabaidarekin bukatzeko izendatu zuen Charles Lapworthek 1879an. Ofizialki 1906an onartu zuen Geologiako Nazioarteko Kongresuak.
Ordoviziar | ||||
---|---|---|---|---|
Ordoviziar | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 485.400.000 urte | |||
Amaiera | duela 443.800.000 urte | |||
Honen parte da | Paleozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Late Ordovician (en) Middle Ordovician (en) Behe Ordoviziar | |||
Etimologia | ||||
Honen izena darama | Ordoviko | |||
|
Orain dela 488.3 milioi urte hasi zen eta orain dela 443.7 milioi urte bukatu. Biak extintzio handiekin bat egiten duten garaiak dira.
Ordoviziar garaia zatitzeko honako atalak bereizten dira:
Ordoviziarreko paleogeografia
Itsas maila altua izan zen Ordoviziarrean. Tremadoc garaian itsasoaren transgeresioak inoiz egon diren handienak izan ziren. Hegoaldeko kontinente guztiak Gondwana izeneko kontinente bakarrean batu ziren. Kontinente hau ekuatorean hasi zen eta Hego Poloan bukatu zuen bere ibilbidea. Hasiera epela izan zuela uste da Ipar Amerika eta Europan itaso ez oso sakonak zeudelarik. Itsaso hauetan arrezifeak sortu ziren.
Garaiko arroka gehienak sedimentarioak dira baina ez zegoenez oso mendi alturik gehienak kareharriak dira.
Orogeniari dagokionez, Taconiar orogenia dago.
Fauna eta flora
Ipar Amerika eta Europan itsaso ez oso sakonak zeuden. Trilobiteak eta Brakiopodoak nahiko ugariak izan ziren. Briozoak eta koralezko uharriak garai honetan agertu ziren. Molusku barietate ugari agertu ziren: babalbioak, gasteropodoak eta nautiloideoak. Lehenengo landare lurtarrak agertu ziren.