Ordizia Rugby Elkartea
Ordizia Rugby Elkartea Gipuzkoako errugbi kluba da, egoitza Ordizian duena, Goierri eskualdean. Etxeko partidak Altamira estadioan jokatzen ditu. 1973an sortu zenetik, Espainian eta beste hainbat herrialdetan barrena eraman du Ordiziaren izena: Italia, Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales...[1] Hiru aldiz izan da Espainiako Ligako finalista, azkena 2022an.
Izen osoa | AMPO Ordizia Rugby Elkartea | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | Ordizia, Goierri Gipuzkoa | ||||||||||||||||
Sorrera | 1973 | ||||||||||||||||
Kirol zelaia | Altamira estadioa (Edukiera: 3000) | ||||||||||||||||
Presidentea | Koro Bosque | ||||||||||||||||
Entrenatzailea | Federico Gallo | ||||||||||||||||
Liga | Ohorezko Maila | ||||||||||||||||
2022-23 | 8.a, final laurdenak | ||||||||||||||||
Webgunea | ordiziarugby.eus | ||||||||||||||||
|
2023-24 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Espainiako Ohorezko Mailan parte hartzen ari da. Horretaz gain, 23 urtez azpiko, emakumezkoen, eta errugbi inklusiboko taldeak ditu.
Historia
Ordizia Rugby Elkartea 1973an sortu zen. Ordiziako lagun kuadrilla batek jarri zuen martxan taldea, Ordiziako Mendizaleak elkartearen abaroan, eta S.M. Ordizia izena hartu zuen. 1973ko urriaren 28an jokatu zuen lehenbiziko partida, Rugby Club Irunen aurka.[2] Hasierako gazte haiek kirol berri bat erakutsi zioten Ordiziari, eta herriak bere egin zuen kirol hori.[3]
Altamirako belar naturaleko zelaian egin zituen lehen urratsak talde hark. Lokatz handia sortzen zenez, hasieran tirabirak izan zituzten futbolekoekin. Ondoren, Lazkaon ere jokatu zuten, eta Trevijanora aldatu ziren geroago. 2009tik Altamirako belar artifizialeko zelaian jokatzen dute.[3]
Klubaren historiako mugarririk handienetako bat 2005ean iritsi zen, Espainiako Mailara igo zelarik. Horri esker, zale asko erakarri ziren, eta klubak bultzada handia izan zuen. Mailari eusteko helburua zutenez, atzerriko jokalari batzuk ere kontratatu zituzten.[3] Bestalde, 2007. urtearen bukaeran hasi zen Idiazabalgo AMPO enpresa errugbi kluba babesten; harrezkero, AMPO Ordizia Rugby da taldearen izen ofiziala.[4]
2010-11n denboraldi bikaina egin zuen, La Vila txapeldunarengandik puntu bakarrera amaitu baitzuen.[5] 2012an eskuratu zuen lehenbiziko titulu garrantzitsua, Espainiako Kopa, Palentzian El Salvador 30 eta 27 menderaturik. Hurrengo urtean, berriz irabazi zuen Espainiako Kopa, Santanderren, VRAC-en aurka: 17-27.[3]
Bi kopak irabazi ostean, aldaketa handia bizi izan zuen taldeak, eta kosta egin zitzaion martxan jartzea.[3] 2015–16 denboraldian, 3 punturengatik saihestu zuen jaitsierako promozioa.
2021-22 denboraldia Kawa Leauma jokalariaren heriotzarekin hasi zuen Ordiziak.[6] Hilabete gogorrak izan ziren, baina taldeak buelta eman zion egoera gogor horri, eta Ohorezko Mailako finala jokatu zuen hirugarren aldiz. Sant Boi de Llobregaten izan zen, 2022ko ekainaren 5ean, eta katalanak 23 eta 17 nagusitu ziren.[7]
Uniformea
|
|
|
|
|
Palmaresa
- Ohorezko maila
- Txapeldunordea: 2011, 2012, 2022
- Errege Kopa
- Txapelduna: 2012, 2013
- Espainiako Errugbi Superkopa
- Finalista: 2011, 2012
- Ohorezko B maila:
- Txapelduna (1): 2005
Azken denboraldiak
Espainiako Ohorezko Maila
Denboraldia | Talde kopurua | Postua | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2005-2006 | 10 | 7.a | 36 | 18 | 8 | 0 | 10 |
2006-2007 | 10 | 7.a | 36 | 18 | 8 | 0 | 10 |
2007-2008 | 10 | 6.a | 39 | 18 | 8 | 0 | 10 |
2008-2009 | 10 | 6.a | 36 | 18 | 6 | 2 | 10 |
2009-2010 | 10 | 6.a | 43 | 18 | 9 | 1 | 8 |
2010-2011 | 10 | 2.a | 67 | 18 | 13 | 0 | 5 |
2011-2012 | 10 | 2.a | 65 | 18 | 13 | 1 | 4 |
2012-2013 | 12 | 5.a | 65 | 22 | 12 | 2 | 8 |
2013-2014 | 12 | 6.a | 60 | 22 | 12 | 0 | 10 |
2014-2015 | 12 | 7.a | 45 | 22 | 9 | 0 | 13 |
2015-2016 | 12 | 9.a | 40 | 22 | 6 | 0 | 16 |
2016-2017 | 12 | 7.a | 51 | 22 | 10 | 0 | 12 |
2017-2018 | 12 | 5.a | 72 | 22 | 13 | 1 | 8 |
2018-2019 | 12 | 4.a, finalerdiak | 63 | 22 | 12 | 2 | 8 |
2019-2020 | 12 | 4.a | 55 | 17 | 11 | 1 | 5 |
2020-2021 | 12 | 4.a | 57 | 21 | 12 | 0 | 9 |
2021-2022 | 12 | 4.a, finalista | 49 | 19 | 12 | 1 | 6 |
2022-2023 | 13 | 8.a, final laurdenak | 49 | 18 | 10 | 0 | 8 |
- 2019-2020 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz Liga 17. jardunaldia jokatu ondoren eten zen.
B taldea
Denboraldia | Liga | Postua |
---|---|---|
2010-11 | Lehenengo Nazionala | ? |
2011-12 | Lehenengo Nazionala | ? |
2012-13 | Lehenengo Nazionala | ? |
2013-14 | Euskal Maila (A multzoa) | 2.a |
2014-15 | Euskal Maila (A multzoa) | 1.a |
2015-16 | Euskal Maila (1. maila) | 3.a |
2016-17 | Euskal Maila (1. maila) | 4.a |
2017-18 | Euskal Maila (1. maila) | 2.a |
2018-19[8] | Euskal Maila (1. maila) | 3.a |
2019-20 | - | |
2020-21[9] | Euskal Maila (1. maila)[oh 1] | 4.a |
Oharrak
- Kanpazar Arrasate-Ordizia RE
Erreferentziak
- Ordizia Rugby Elkartea: Historia. ordiziarugby.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
- Ordizia Rugby Elkartearen 50. urteurrena. ordiziarugby.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
- Berastegi, Iñaki. Herriak bere egin du errugbia. Berria, 2023ko urriak 24, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
- Apalategi, Arkaitz. Ordizia Rugby Elkarteak eta Ampok urtebetez luzatu dute hitzarmena. Goierriko Hitza, 2015eko ekainak 10, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
- La Vila cierra la Liga con derrota. Información, 2011ko martxoak 7, informacion.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
- Berastegi, Iñaki. Anthony Matoto: «Kawak hutsune handia utzi du». Berria, 2022ko urtarrilak 27, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
- Ordizia, ligako txapeldunorde hirugarrenez. Berria, 2022ko ekainak 7, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
- Euskadi Rugby: 2018-19 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-4-1).
- Euskadi Rugby: 2020-21 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-4-1).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Ordizia Rugby Elkartearen webgunea, ordiziarugby.eus (Gaztelaniaz)