Ordizia-Txindoki-Ordizia erronka
Ordizia-Txindoki-Ordizia erronka, Gipuzkoako Goierri eskualdean burututako kirol dema bat da. Ordizia udalerriaren herrigunea eta Txindoki mendiaren gailurraren arteko ibilbidearen joan-etorria denbora laburrenean burutzean datza.
Gaur egungo errekorra 1:25:09 denboran dago, 2019ko uztailaren 6an Aritz Egea urretxuar mendi lasterkariak ezarria.
Historia
Jatorria 1953an Pedro Aierbe ordiziarrak Juan Jose Rezola itsasondoarrari egindako erronkan dago: "Ezetz Ordiziatik Larraitzera bizikletaz abiatu, Txindoki igo eta 3 ordu azpiko denboran itzuli!"[1].
Irailaren 6an, goizeko 8:00etan, Rezola Ordiziako Zabala jauregian zegoen Olano tabernaren paretik bizikletaz abiatu, Andres Urdanetaren estatua dagoen kokalekuan, Larraitzera iritsi, Txindokira korrika igo-jaitsi eta abiapuntu berdinera 1:42:30 denboran itzuliz erronka irabazi zuen. Sekulako balentria, jada 46 urteko kirolari amauteurra zela (lanbidez arotza) eta gaur egungo bizikletekin parekatuz gero garaikoen pisua eta sinpletasuna kontuan hartuz.
Handik 25 urtera, 1978an, Iñaki Maiora 24 urteko ormaiztegiarrak errekorra hobetzea otu zitzaion. Garai hartan Maiora txirrindulari profesionala zen, 1980, 1981, 1983 eta 1984ko Espainiako Ziklo-kros Txapelketen irabazlea. Irailaren 24an goizeko 9:00etan abiatu eta ibilbidea 1:26:28 denboran amaituz errekor berria ezarri zuen.
Ibilbidea
Erronkaren ibilbidea lau ataletan banatua dago:
- Ordizia-Larraitz: Bizikletaz GI-2133 errepidean Zaldibian barna.
- Larraitz-Txindoki: Lasterketa mendi bidean maldan gora.
- Txindoki-Larraitz: Lasterka mendi bidean maldan behera.
- Larraitz-Ordizia: Bizikletaz GI-2133 errepidean barna.
- Zabala jauregia erronkaren abiapuntua eta helmugaren kokalekua.
- Txindokiko gailurra.
Saiakerak
Partaideak | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Izena | Adina | Herria | Data | Irteera orua | Pisua | Ordizia-Larraitz | Txindoki-Larraitz | Larraitz-Txindoki | Larraitz-Ordizia | Guztira |
Juan Jose Rezola | 54 urte | Itsasondo | 1951ko irailaren 6a | Goizeko 8:00ak | 48 kg | 22'30" | 48'30" | 17'30" | 14'00" | 1:42:30 |
Iñaki Maiora | 24 urte | Ormaiztegi | 1978ko irailaren 24a | Goizeko 9:00ak | 17'54" | 41'43" | 15'13" | 11'38" | 1:26:28 | |
Aritz Egea | Urretxu | 2019ko uztailaren 6a | Goizeko 10:00ak | 60 kg | 1:25:09 | |||||
Manuel Merillas* | León | 2020ko ekainaren 24a | 17'54" | 41'43" | 15'13" | 11'38" | 1:22:55* |
- Epaileen baieztapenik gabe.