Ordainketa-balantza
Ordainketa-balantza edo pagamendu-balantza herrialde batek munduko beste herrialdeekin eta denbora tarte jakin batean burututako moneta-fluxuen erregistroa eta azken emaitza da. Fluxu horietan herrialdearen ondasun, zerbitzu, finantza kapital eta finantza-transferentzien esportazioen eta inportazioen ordainketak barnehartzen dira, era laburtuan, normalean urte baterako eta herrialdeko dibisa-unitateetan. Herrialde baten funts-iturriak, esportazioak, maileguak eta inbertsio-sarrerak alde positiboan erregistratzen dira. Bestalde, funtsen erabilera, inportazioetarako nahiz beste herrialdeetan egiten diren inbertsioetarako modu negatiboan gisa erregistratzen dira. Bi atal nagusi ditu ordainketa-balantzak: alde batetik, kontu korronteko balantzak, ondasun eta zerbitzuen inportazio eta esportazioak eta diru-transferentzia garbiak jasotzen ditu; bestetik, kapital-balantzak jasotako inbertsioak eta kanpoan egindako inbertsioak biltzen ditu.
Ordainketa-balantzaren guztirako emaitzak oreka edo zero behar du izan, kontusail bikoitzez kontabilizatzen denez ezin baita izan superabit edo defizit egoerarik. Adibidez, herrialde batek gehiago inportatzen badu esportatzen duena baino, bere balantza komertziala defizitean egongo da, baina kontu honetako funts falta beste baliabide batzuekin beteko da, kanpo-inbertsioaren bidez lortutako funtsekin, banku zentralaren erreserben gutxitzearekin edo beste herrialdeek emandako maileguekin.
Kanpo estekak
- Ordainketa-balantza, Gizapedian.