Orbital lotzaile
Kimikan orbital lotzaile bi atomoren balentzia-orbitalen hibridazioz sortutako orbital molekularra, jatorrizko orbital atomikoek baino energia gutxiago duena, hau da, haiek baino egonkorragoa dena. Orbital honetan dagoen elektroi batek erakarpen-interakzioa du bi nukleoekin, eta haien arteko aldarapena gutxitzen du. Elektroiaren energia gutxitu egiten da nukleotik hurbilago dagoen neurrian, eta, hala, bien arteko lotura gertatzen da[1].
Erreferentziak
- Orbital lotzaile. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).
Ikus, halaber
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.