Orbiso

Orbiso[1] egun Kanpezu udalerria osatzen duten 5 herritako bat da.

Orbiso
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKanpezu
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°41′46″N 2°20′08″W
Garaiera588 m
Demografia
Biztanleria70 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 81 biztanle ditu.

Izena

21. mendean herrira bidean Urbisu/Orbiso seinale elebidunak daude, baina Euskaltzaindiak ez du ontzat ematen euskarazko Urbisu forma ustezko hori, eta ez da batere argia jatorri etimologikoa[2].

Kanpezuko kontzejuetan erabili ohi diren goitizenetan, Orbisokoei Patones esaten diete[2].

Historia

XVI. mendean Mendoza familiarena zen. Ondoren Kanpezuko apezpikuaren jabego bihurtu zen. 1965 arte berezko udalerria izan zuen.

Herri harresitua izan zen Orbiso, eta horren aztarnak ekialderantz, Nafarroarantz ematen duen aldean ikusten dira batik bat. Nafarroan bistan den hurrengo herriak, Zuñigak, antza du fisionomian Orbisorekin, muino luzexka batean kokatua[2].

Demografia eta biztanleria

Urbisuko biztanleria
20002001200220032004200520062007
8184838585848281

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
19aAlda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñanaAlda
Santikurutze

Ondasun nabarmenak

  • San Andres eliza, XVI mendearen bukaeran eraikia.
  • Santa Luzia baseliza, herritik ipar mendebaldera dagoena[3].
  • Santutxoa, herriaren iparraldeko sarreran.
  • Iturri eta latsarria, Martin de Mendizabalek egina 1806. urtean.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegia
  2. Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  3. «Ermita de Santa Lucía. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.