Orango konkista (1509)
1509ko Orango konkista hiri horretara (gaur egungo Aljeria) egindako espedizio militarra izan zen, Cisneros kardinalak finantzatuta eta Fernando Katolikoak Afrikako iparraldeko kostaldean plaza indartsuak bereganatzeko zuen politikaren testuinguruan.
Orango konkista | |||
---|---|---|---|
Cisneros hirian sartzean | |||
Data | 1509ko maiatza | ||
Lekua | Oran | ||
Emaitza | Espainiar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekariak
1505ean Mers el-Kebirren izandako gudu arrakastatsuaren ondoren, eta 1508ko udan Vélez de la Gomera haitza hartu ondoren, Cisneros kardinalak, erresumaren erregeorde izan zenak, Orango portua konkistatzeko espedizio bat proposatu zion Fernando Katolikoari. Cisnerosek berak finantzatu zuen, baldin eta plaza hori Toledoko jurisdikziopean geratzen bazen. Erregeak onartu egin zuen, tropak errekrutatzea eta armada eratzea erraztuz, eta 1508ko abuztuaren 20an Cisnerosi Afrikako kapitain jeneral titulua eman zion.
Setioa
Espedizioa prestatzeko lanak 1508ko irailean hasi ziren. Koroak 39,6 milioi marabedi inbertitu zituen. Konparazioz, Urrezko Gaztelara konkistatzeko itsas-armadak 14 milioi balioko luke, eta Moluketako itsas-armadak 8,35 milioi.[3]
1509ko maiatzaren 16an, itsas-armada- 80 naoz, 10 galeraz eta ontzi txikiagoz osatua-[1] Mers el-Kebir hirirantz abiatu zen (Oran ondoko hirirantz hain zuzen ere) non tropak hilaren 18an, goizean, lehorreratu ziren. Meza nagusi baten ondoren, soldaduak Pedro Nafarraren ardurapean geratu ziren, eta kardinal hiriko gotorlekuan geratu zen.
Bi herriak mendilerro batek banatzen ditu, eta hiriaren defendatzaileak haren magalean bildu ziren. Espainiarren erasoaren aurrean alde egin eta hauek oldarrean harresiz inguratutako hiriko gotorleku eta ateak hartu zituzten, sartu, arpilatu eta preso ugari hartu eta zibil asko hil ondoren.
Biharamunean, kardinala itsasontziz joan zen Mers el-Kebirretik, eta hirian ospakizun-ekitaldiak egin zituzten. Hirian preso zeuden hirurehun bat gatibu kristau askatu zituzten.
Ondorioak
Iparraldeko Afrikako espainiar hedapen-politikak, kontinentean sartu gabe kostaldeko plazak hartuz, hurrengo urteetan jarraitu zuen Bejaiaa eta Tripoli 1510ean hartuz, eta errege katolikoari Tunisiak eta Aljerrek eskainitako basailutzarekin.
Hala ere, Jerbako porrotaren eta Espainiako koroak Liga Santuan parte hartu ondoren, koroak Afrikako Gerra deiturikoa, Italian lehentasuna zuten gaien aurrean, bigarren mailan jarri zuen.
Erreferentziak
- Fernández Duro 1895, 73 orr. .
- Ring, Trudy. (2014). Middle East and Africa: International Dictionary of Historic Places. Routledge, 558 or..
- (Gaztelaniaz) Ladero Quesada, Miguel Ángel. (2008). Las Indias de Castilla en sus primeros años: cuentas de la Casa de Contratación (1503-1521). Dykinson, 172 or. ISBN 978-84-9849-611-6. OCLC .964680146.
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Fernández Duro, Cesáreo. (1895). Armada Española (desde la unión de los reinos de Castilla y Aragón. Tomo I, 1476-1559). Madril: Imprenta Real.
- (Gaztelaniaz) Ximénez de Sandoval, Crispín. (1849). Memoria histórica militar: recuerdo de los principales sucesos de los españoles en la parte del África francesa, que corresponde ahora a la provincia de Orán. Madril.