Orange Ordena
Orange Ordena, Orange Logia edo Orange Erakundea (ingelesez Orange Order, Orange Lodge edo Orange Institution, eta irlanderaz Ord Oráisteach) nagusiki Ipar Irlanda eta Eskozian jarduten duen anaitasun edo erakunde protestante bat da, halere Commonwealth erakundeko herrialdeetan (nagusiki Erresuma Batua, Kanada, Australia, Zeelanda Berria eta Hego Afrika) eta Estatu Batuetan ere ordezkaritzak baditu. Ohitura legez, Unionismoari estuki loturik dagoen erakundea da. Erakunde honetako kideei orangistak deitu ohi zaie, eta euren pentsamolde edo mugimenduari orangismoa.
Maiz, euren martxak irlandar auzo nazionalistetatik igarotzean istiluak egon ohi dira, bereziki urtero uztailaren 12an ospatzen duten The Twelfth jaiegunean.
Pentsamoldea
Erakunde honen ezaugarri nagusienak Erresuma Batuko monarkiari leial izatea (hortik Loialista izendapena), izaera kontserbadorea izatea eta bere sorreran Irlanda osoa, gaur egun Ipar Irlanda Erresuma Batua eta Britainiar Koroaren zati direlako pentsakera defendatzean, irlandar nazionalismoaren aurkari latza izatea eta sarritan izaera antikatolikoa izatean datza.
Egitura
Orange Ordenaren erakundea masoien antzera anaitasun ("brotherhood") eta logietan ("lodge") antolatu ohi da, kideak euren artean ikasle ("apprentice") deitu ohi direlarik.
Ipar Irlandako ia udalerri guztietan dauden Orange Hall (Areto Orangista) eraikinetan biltzen dira.
Historia
1796ean irlandar nazionalismoaren aurrerakadari erantzun asmoz Armagh konderriko Loughgall herrian sortu zen, azken hauek Londresko Ganberan ordezkariak lortu eta zenbait matxinada independentista antzolatu baizituzten. Bestalde irlandar nazionalistek ere euren talde sekretuak bazituzten, Defenders delakoa kasu, honek protestanteak erasotu ohi zituen.
Erakunde honek bere izena Gilen Orangekoa erregeari zor dio, honek 1690. urtean Boyneko guduan Jakue II.a erregearen gudarostea garaitu zuelarik. Errege britainiar horren jatorria Herbehereak ziren, laranxa kolorea ("Orange") Herbehereetako kolore nazionala zen eta gaur egun ere bada.
Gaur egun
Mundu mailan erakunde hau ospetsua baldin bada, nagusiki Ipar Irlandan urtero burutu ohi dituzten kale eta landa martxengatik da. Nagusiki udaldean ospatu ohi dituzte eta denen artean garrantzitsuena Orangisten Martxen Egunan burutzen dutena da, hau uztailaren 12an ospatu ohi da. Ipar Irlandako irlandar nazionalistek probokazio modura hartu ohi dituzte, martxa horietako asko gudu askoren omenaldiak izanik euren auzo eta maiz eremuetatik iaragaten baitira, hortaz martxak liskar eta eztabaida askoren iturri izan ohi dira.
Iruditegia
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Nazioarteko Orange Ordenaren webgunea (Ingelesez)
- Ingalaterrako Orange Ordena (Ingelesez)
- Irlandako Orange Ordena (Ingelesez)
- Estatu Batuetako Orange Ordena (Ingelesez)