OpenID
OpenID gure nortasun digitala gordetzea ahalbidetzen duen identifikazio digitaleko sistema deszentralizatua da. Sistema hau gaituta dagoen guneetan, gure nortasuna egiaztatzeko URL bat erabiliko da. Honek laguntzen du erabiltzaile-pasahitza eskatzen duten guneetan erosoago ibiltzea; ez da beharrezkoa uneoro erabiltzailea eta pasahitza sartzen ibiltzea.
Sarrera
Gure egunerokotasun digitalean online dauden makina bat baliabide teknologiko erabiltzen ditugu, izan posta elektroniko zerbitzuak, argazkiak online gordetzeko zerbitzuak, sare sozialak... eta online zerbitzu bakoitzean gure erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita profil bat sortu beharra dugu. Gune batzuek datu pertsonal batzuk eskatzen dituzte: jaiotze-data, sexua, nazionalitatea, telefono zenbakia... Jarraian, profil hori sortu ondoren, askotan guri buruzko xehetasunak kudeatzen ditugu: lagunak edo kontaktuak gehitzea, lehenetsitako hizkuntza aukeratzea, gure kokapen geografikoa ezartzea...
Lan hau bi edo hiru lekutan egin behar bada, ez da aparteko arazoa. Aldiz, aurreko adibideez gain beste hamaika foro, webgune eta zerbitzuetan izena eman behar izanez gero, "nekaldi digitala" deritzona sorraraz dezake. Eta gure datuak, benetakoak, Interneteko "doako" zerbitzuen enpresekin partekatzen baditugu, gure pribatutasunaren zati bat argitara ematen ari gara.
Oinarrian, OpenIDrentzako euskarria ematen duten online zerbitzuetara sarrera ematen duen gune deszentralizaturiko identifikazio sistema bat dela esan dezakegu. Modu xumeagoan adierazte aldera, OpenIDren bitartez erabiltzailearen nortasun bakarrarekin web zerbitzu anitzetara sarrera ematen duen teknologia da, eta horren bitartez, zerbitzu horietan guztietan ez daukagu erregistratzen ibili beharrik, beti ere zerbitzuek OpenID euskarria eskaintzen baldin badute.
Terminologia
OpenID erabiltzerakoan honako hitz hauek agertuko dira:
- azken erabiltzailea
- webgune edo zerbitzu batera sartu nahi duen pertsona.
- identifitzailea
- URL helbide bat, (edo XRI bat), erabiltzaileak hautatuko du zein, eta bere identifikazioa errazteko erabiliko du ohiko erabiltzaile-pasahitza horiek erabili beharrean.
- identitate-hornitzailea
- zerbitzu bat eskaintzen duen hornitzailea eta zerbitzuari lotutako URLak, (edo XRIak), OpenID bezala funtzionatuko du. Identitate-hornitzaileak OpenID autentifikazioa eskaintzen du bere zerbitzuaren gehigarri legez.
- konfiantzazko partaide
- azken erabiltzailearen identitatea jakin nahi duen webgunea edo zerbitzua.
Nola erabiltzen da
Erabilpenak ez du aparteko misteriorik. Lehenik OpenID identifikazio zerbitzua eskaintzen duen edozein hornitzailerengana jo beharko dugu. OpenIDren webgune ofizialean dagoen zerrendakoren bat erabiltzea aholkatzen da, baina hauez gain beste hornitzaile pilo bat badago, ezin daiteke jakin, ordea, gure datuak nola kudeatuko dituzten.
Identitate irekiko, OpenIDko hornitzaileek eskaintzen diguten url helbidearekin, gure erabiltzaile-pasahitzarekin lortzen dugun sarrerako giltza lortzen ditu, edozein zerbitzutan sortu dugun kontuetan url horrek, gure OpenID horrek, sarrera emango digu.
OpenID eskaintzen duten hainbat zerbitzu daude, esate baterako Flickr, Technorati, Wordpress.com[2], AOL... Adibidez, Wordpress.com-eko erabiltzaileak[3] bagara, ez daukagu OpenID onartzen duen zerbitzu batean kontu berri bat sortu beharrik, wordpress.com URL helbidearen OpenID onartzen duten webguneetan saioa hasteko aukera izango dugu gure datu guztiak sartzeko beharrik gabe.
OpenID euskarria ematen duen gune batera sartzeko, erabiltzaile-izen hori soilik erabiliko dugu. Behin sartutakoan, gure hornitzailearen webgunera birbidaliko gaitu, hartara APIan gure kontuaren sarrera baieztatu dezagun. Bertan, behin bakarrik sartzea edo sarrera guztiak kontuan hartzea nahi dugun esango diogu. Aurrerantzean, konfiantzazko bezala ezarri dugun gunean egingo ditugun sarreretan, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuko ditugu soilik eta zuzenean sartuko gara.
Ondorioak
Zoritxarrez oraindik nahikoa hedatu gabeko baliabidea da, baina tresna ahaltsua izanik, denborak aurrera egin ahala, agian indarra hartzen joango da. OpenIDren euskarria duten gure guneetara sarrera lortzea erabiltzaile-izen eta pasahitz bakarrarekin, zerbitzuan izena emateko pausuak saihestuz denbora aurrezteko aukera ona ematen du.
Erreferentziak
- «OpenID — OpenStreetMap Wiki» wiki.openstreetmap.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-29).
- "OpenID estandar ireki bat da, erabiltzaileei webguneetara zuzenago, azkarrago autentifikatzeko aukera ematen diena, pasahitz berririk sortu behar izan gabe. WordPress.com zerbitzuak aukera ematen die erabiltzaileei WordPress kontu lokalean OpenID baten bidez sartzeko, baita OpenID bidezko iruzkin kautotuak uzteko, iruzkin autentifikatuak uzteko aukera ere. WordPress.com eskaintzen duen OpenID-pluginak OpenID hornitzaile bat ere badu, erabiltzaileei aukera ematen diena OpenID-ek gaitutako guneetan WordPress kontua erabiltzeko. XRDS-Simple beharrezkoa da OpenID hornitzailearentzat eta OpenID kontsumitzailearen ezaugarri batzuentzat". (Jatorrizko testua (Ingelesez) «OpenID Plugin» WordPress.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).)
- (Ingelesez) «OpenID Plugin» WordPress.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Qué es OpenID y cómo usarlo
- (Ingelesez) DataPortability bideo aurkezpena
- (Ingelesez) DataPortability.org
- (Ingelesez) OpenID.net
- (Ingelesez) log in OpenID
- (Gaztelaniaz) Google y Facebook se unen a DataPortability
- (Ingelesez) Thoughts on DataPortability