Oona O'Neill

Oona O'Neill, Lady Oona Chaplin izenez ere ezaguna, (Warwick, 1925eko maiatzaren 14a - Corsier-sur-Vevey, 1991ko irailaren 27a) Charles Chaplin britainiar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlearen emazte eta alarguna izan zen.

Oona O'Neill

Bizitza
JaiotzaWarwick Parish (en) Itzuli, 1925eko maiatzaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak  1954)
 Erresuma Batua  (1954 -
BizilekuaBeverly Hills
Manoir de Ban (en) Itzuli
New York
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCorsier-sur-Vevey, 1991ko irailaren 27a (66 urte)
Hobiratze lekuaCorsier-sur-Vevey
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
AitaEugene O'Neill
AmaAgnes Boulton
Ezkontidea(k)Charlie Chaplin  (1943ko ekainaren 16a -  1977ko abenduaren 25a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBrearley School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0152253 Allmovie: p259164 IBDB: 85458
Find a Grave: 4177 Edit the value on Wikidata

Biografia

Oona eta Chaplin 1965ean

Oona O'Neill Warwicken jaio zen Bermudatan, 1925eko maiatzaren 14an. Aita Nobel eta Pulitzer sariak irabazi zituen Eugene O'Neill dramaturgoa izan zen eta ama, berriz, Agnes Boulton idazlea. Bikotea Bermudatan egon zen bitartean jaio zen, baina 2 urte besterik ez zituen aitak familia utzi eta Carlotta Monterey artistarekin ezkondu zenean.

Film bat egiten ari zenean ezagutu zuen Chaplin. 53 urte zituen honek eta 17 besterik ez Oonak, baina, Eugene O'Neillen disgusturako, 1943ko ekainean bikotea ezkondu egin zen eta 35 urtez iraungo zuen harremanak. Aita 1953an hil zen eta zion sekula hitzik zuzendu alabari, baina horrela baloratu zuen Chaplinek bere laugarren emaztea zen Oona:

« Emakume hau izan da nire salbazioa eta egunero bizitzeko plazerra eman dit[1]  »

Senarrarekin batera joan zen Suitzara, 1952ko irailean Limelight estreinatu zutenean, komunista izatea leporatu baitzioten Chaplini.

8 seme-alaba izan zituzten: Geraldine, Michael, Josephine, Victoria, Eugene Anthony, Jane, Annette eta Christopher.

1977ko eguberritan, senarra hil zitzaion 88 urte zituenean, eta Oona New Yorkera itzuli zen. Alargunak 52 urte zituen eta aberats eta ospetsu zen. David Bowieren ondoan egon zen, baina, aita eta anaia bezalaxe, alkoholak hartu zuen. New Yorkeko atikoan ematen zuen festa batean, jendaurretik ezkutatu egin zen. Lagun bat joan zitzaion logelara eta ilunpetan zegoela ikusi zuen. Horrelaxe esan zion:

« Horrelaxe egongo da Charlie orain...[2]  »

Hala ere, berehala itzuli zen Corsier-sur-Veveyra eta hantxe hil zuen pankreako minbiziak 1991ko irailaren 27an.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oona O'Neill Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.