Onizegaine

Onizegaine Zuberoako antzinako udalerria izan zen, 1859 arte iraun zuena.

Onizegaine
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Zuberoa
UdalerriaAloze-Ziboze-Onizegaine
Administrazioa
Posta kodea64470
Herritarraoniztar
Ezizenabilañak
Geografia
Koordenatuak43°06′40″N 0°51′52″W
Demografia

Toponimia

Frantsesez Abense-de-Haut zuen izena. Abense toponimoak[1] Abense prope Tardetz (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[2]) itxura zuen.

Paul Raymondek[1] berriz euskarazko antzinako izena "Onice-Gainecoa" zela aipatzen du (egun, "Onize gainekoa"). Euskaltzaindiak Onizegaine hobesten du[3].

Historia

Udalerriko lurraldeak bitan zatitu zituzten, udalerri berri bi sortuz:

1859ko apirilaren 16ko legearen arabera[4], Onizegaine udalerria desagertu zen. Uhaitzandiaren eskumaldeko zatiak Atharratze eta Sorholüzerekin batera Atharratze-Sorholüze sortu zuen. Ezkerraldeko zatiak, berriz, Aloze-Ziboze herriarekin batera Aloze-Ziboze-Onizegaine.

Egun, Onizegaine Aloze-Ziboze-Onizegaineko auzoa besterik ez da.

Alkateak

AgintaldiaAlkatea
1793-1795André Etxarte
1795-1806Jean Althabegoiti "Oliberu"
1806-1810Arnaud Irigonegarai
1810-1816Jean-Baptiste Etxandi
1816-1824Casimir Etxebarne
1824-1848Jean-Baptiste Etxandi

Biztanleriaren bilakaera

179318001806182118311836184118461851
Biztanleria290327322291394406375365364

Erreferentziak

  1. Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  2. Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
  3. Euskaltzaindiaren toponimia
  4. Google Books: Loi du 16 avril 1859

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.