Onintza Enbeita
Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, Bizkaia, 1979ko maiatzaren 19a) euskal bertsolaria, kazetaria, feminista eta abertzalea da, horretaz gain diputatua izan zen Espainiako Gorteetan 2012tik 2016ko tartean. 2018ko Bizkaiko Bertsolari txapelduna izan da, txapela lortu duen lehen emakumezkoa da.
Onintza Enbeita | |||||
---|---|---|---|---|---|
2016ko urtarrilaren 12a - 2016ko maiatzaren 3a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak
2012ko ekainaren 19a - 2015eko urriaren 27a ← Iñaki Antiguedad Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Onintza Enbeita Maguregi | ||||
Jaiotza | Muxika, 1979ko maiatzaren 19a (44 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Familia | |||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Irakaslea(k) | Jon Lopategi | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, bertsolaria eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Abertzale Ekintza Amaiur Askatasuna Euskal Herria Bildu |
Biografia eta ibilbidea
Onintza Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi, bere gurasoak ere bertakoak izanik. Hiru ahizpa dira, bera gazteena.[2]
Ikasketak eta lana
Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi eta gero, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Unibertsitatea) eta Agroekologia (UPV/EHU) graduondokoak ikasi zituen.[3] Hainbat hedabideekin aritu izan da kolaborazioak egiten: Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Argian, Busturialdeako Hitzan, AIZU! aldizkarian,[4] Bizkaiko Hitzan, Matraka eta Frida aldizkarietan, Bizkaia irratian, Euskadi Irratian Euskal Telebistako Mihiluzen, Wazemanken, Gure Doinuaken besteak beste.[5][6]
Labayru Ikastegian euskara klaseak ematen ibili izan da.[7]
Bertsolaria
Bertsolaritzarekin lotura estua duen familian hazi zen eta bera ere bertsotan oso gazte hasi zen.[8] Garriko bertso-eskolako kidea izan zen.[7] 2006an iritsi zen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta geroztik final guztietarako sailkatu izan da. 2005 eta 2009ko Euskal Herriko txapelketan ere parte hartu zuen.[9]
2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen (843,5 puntu). Irabazten lehen emakumea izan zen.[10][11][12]
Politikaria
Bere ibilbide politikoa Muxikan hasi zen, ANV alderdiarekin hango zinegotzia izan baitzen 2007 eta 2011 urteen artean. 2012 eta 2015 urteetan, Amaiur koalizioko diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan.[7] 2014an Marokoko agintariek Mendebaldeko Saharatik kanporatu zuten Aaiúnera iritsi zenean.[13]
2015ean EH Bildurekin aurkeztu zen Bizkaiatik Kongresurako zerrenda buru gisa.[14] Bertan Abortoaren erreformari buruz ari zela, ‘koño’ esaten bigarren pertsona eta lehenengo emakumea izan zen. Honek sareetan eta hedabideetan oihartzun handia piztu zuen.[15][16][17][18]
Bestelako proiektuak
2018an musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa den Humanity at Music-en parte hartu zuen.[19][20]
Uxue Alberdiren 2019ko Kontrako eztarritik saiakera lanean emakume bertsolari gisa izandako bizipenak agertu zituen.[21][22][23]
2019an Donostiako Zinemaldiaren inguruan '48 ordu Zinemaldian' egin eta gero, saio propioa lortu du formatuak ETB1en. Gai zehatz baten inguruan 48 ordu pasatzean datza Enbeitak gidaturiko programak.[24][25]
Txapelketak
- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- 1992: finalista (14 urtetik beherakoen mailan)
- 1993: finalista (14 urtetik beherakoen mailan)
- 1994: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- 1995: finalista (15-16 urte artekoen mailan)
- 1996: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- 1997: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- 2006ko Busturialdeko Bertsolari Txapelketa: txapelduna
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
Erreferentziak
- .
- «Enbeita Maguregi, Onintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Onintza Enbeita — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
- «Onintza Enbeita: “ Hizkuntzari esker komunikatzen gara, eta komunitate baten mundu ikuskera, komunitate horren hizkuntzak definitzen du ondoen” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Onintza Enbeita, belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila» El Diario Vasco 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Onintza Enbeita Maguregi (EH Bildu-Kongresua)» Busturialdeko Hitza 2015-12-08 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Enbeitatarren historia laburbildu digu Onintza Enbeitak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Onintza Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- Berria.eus. «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» naiz: 2018-12-15 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Onintza Enbeita txapeldun» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-04-16). «Las autoridades marroquíes expulsan a Onintza Enbeita del Sahara Occidental» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- «Euskal Herria Bildu - Hautagaiak» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Onintza Enbeita» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-02-11). «Onintza Enbeita, en el Congreso: «Señorías, en mi coño y en mi moño mando yo»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «“Aste Nagusia munduko marabilla ez material handienetariko bat da”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- Amaiur Koalizioa. Onintza Enbeita: "¡En mi coño y en mi moño, mando yo!". (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Kooperatibismoaren musika» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Onintza Enbeita» Humanity at Music (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- «Susa literatura - Kontrako eztarritik» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- Berria.eus. «Kontrako eztarritik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- «"Beti egon gara bertso munduaz gauza onak esaten, lotsatu gara txarrak kontatzeaz"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- Gascon, Ainara Arratibel. ««'Gure doinuak' bezala, saio hau niretzat opari bat izaten ahaleginduko naiz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
- «'48 ordu Zinemaldian' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
Ikus gainera
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Onintza Enbeita |
- Onintza Enbeita "Ahotsak.eus" atarian.
- Onintza Enbeita "Bertsolaritza eta generoa" mahai-inguruan
- EITB Bideoa: Puntuka ari denean puntua egiten ibiltzen da Onintza Enbeita!
- 11amaika TB Bideoa: Onintza Enbeita: "Feminismoan esparru babestuan ari zarela uste duzu, eta ez da horrela"