Ongi

Filosofian, ongi edo ona munduko gertaerak eta ekintzak kategorizatzeko erabilitako hitza da. Definizio anitz eta eztabaidatsua duen kontzeptua da: moralaren aldetik on den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktua da.[1] Erlijio batzuek, hala nola judaismoak eta kristautasunak, munduaren historia eta gizaki bakoitzaren historia ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka historikotzat hartzen dute. Horregatik, bertutea ongiaren bide gisa sustatzen da, eta bekatua gaizkiaren bide gisa zigortzen da.

Ongia eta gaizkia.

Platonismoaren ikuspuntutik Gaizkia ez da Ongia ideiaren parte. Platonen ustez ideiak perfektoak eta positiboak dira, beraz, txarra den guztia mundu sentiberaren parte da.[erreferentzia behar]

Kanten aurrekari izan diren filosofoen antzera, Platon, Aristoteles, Tomas... besteak beste, ongi bakarraren kontzeptuaren inguruan pentsatzen du, baina bere kasuan, lege hitza darabil, ongia definitzerakoan.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Ongi. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.