Ongailu
Ongailua zapore berezia emateko edo platera osatzeko janariari eransten zaion gozagarri, saltsa edo espezia da. Sarritan zapore bizikoa izanik, kantitate txikietan erabiltzen da. Euskal sukaldaritzan ongailurik erabilienak gatza, azukrea, oliba olioa, ozpina, berakatza eta perrexila dira.
Normalean janaria mahaigaineratu baino lehen edo justu mahaigainean dagoenean eransten dira. Beste batzuk janaria prestatzean erabiltzen dira.
Ongailu desberdinak
Alkoholdun edari Lurrin bereziak eman eta zaporeak indartzeko, Whiskya, brandya, rona, eta mota guztietako likoreak erabiltzen dira. Batzuk prestaketan zehar erretzeko, eta beste batzuk amaieran erabiltzen dira.
Chutney: Fruta, azukrea eta ozpinarekin egiten dira saltsa gazi-gozoak. Normalean, haragien plateretan erabiltzen dira. Indian dute jatorria.
Ernatutako hazi usaintsuak eta loreak: Gaur egun modan jarri dira, lurrina emateaz gain, platera edertzen dute.
Espeziak: Prestaketa bati zapore berezia ematen dioten osagaiak dira eta ongailu hitzaren barruan denak sar genitzake: espezia, belar usaintsuak eta bestelako ongailu motak
Gatza: Mineral jatorrikoa, gaur egun mota asko eta toki askotakoak aurki genitzake. Fina, itsasokoa, kristalak.... gatza kontserbagarri izateaz gain, zaporea emateko ezinbestekoa da.
Jengibre: Ozpinetan marinatutako jengibre xafla finak dira. Kolore arrosa edo zuriagoa izango du marinatzeko erabili ditugun osagaien baitan. Japoniar sukaldaritzan oso ohikoa da, normalean sushi mota desberdinetan edo sashimi-an ongailu moduan aurkezten dira.
Ketchup Tomate saltsa du oinarri, karamelu eta ozpinarekin nahastuta besteak beste, saltsa gazi-gozoa dugu eta haragi eta patatekin asko jaten da.
Laranjondo lore ura: Alkoholik erabili ezin duten lurraldeetan erabiltzen da. Laranjondoko lorearen lurrinak usain bikaina du eta azkenburukoetan erabiltzen da gehienbat.
Limoi: Fruitu azidoa dugu, prestaketa askotan bere zukua edo azala erabiltzen da. Zaporeak indartu eta kolorea mantentzen du.
Misoa: Soja saltsa egin ondoren gelditzen den soja pasta hartzituari deitzen zaio misoa. Bereziki japoniar jatorriko zopak prestatzeko erabiltzen da.
Olioak: Oliba olioa, sesamoarena, ekilorearena,...azken urte hauetan ohitura handia hartu da olioak espezia edo belar usaintsuekin beratzeko;hartara, olio lurrintsuak lortuz.
Ozpin: Ardoarena, sagarrarena, arrozarena, karameluarekin edo espeziekin.... olioaren moduan asko ugaritu dira. Jerez inguruko ardoarekin egindako ozpina oso erabilia da entsaladetako ozpin-olioak prestatzeko.
Piper txorizero: Pipermorro lehorra da. Erabiltzeko haziak kendu eta egun batez beratu behar dira edo 5 minutuko egosaldi bat eman. Ondoren, labana batekin haragia erretiratu eta xehatu egingo dugu erabili aurretik. Gurean saltsa bizkaitarra prestatzeko ezinbesteko osagai dugu.
Shoyu saltsa: Soja, gariarekin egosi eta hartzitu ondoren sortzen den saltsa.
Soja saltsa edo tamaria: Soja egosi eta hartzitzen jartzen da gatzarekin, eta sortzen den saldari deitzen zaio horrela. Tamaria soja saltsa da, baina ohiko soja saltsa baino indartsuagoa zaporean eta lodiagoa.
Tabasko: Pipermin edo txile freskoa, ozpina eta gatza oinarri dituen saltsa. Zapore mina emateko erabiltzen da.
Wasabi: Wasabi Brassicaceae familiako landarea da. Ur azpian azten den errefau mina dugu. Bere zurtoina berdea arraspatuz edo ore bihurtuz Japoniako sukaldaritzan oso tipikoa den ongailu bizia da. Sushi mota desberdinetan, sashimian... ongailu bezala aurkezten da. Gaur egun merkatuan erosten des wasabi gehiena beste osagai batzuen nahasketekin burutzen da.
Worcestershire saltsa edo Perrins: Osagai desberdinekin eginiko saltsa da, zapore gogorrekoa eta kolore ilunekoa. Ingalaterrako sukaldean du jatorria eta gaur egun gurean beste prestaketa batzuk ontzeko erabiltzen da. Zerk osatzen duen sekretu bat bada ere, esaten da ozpina, brandya, melaza, gatza, antxuak, soja saltsa, baratxuria, tamarindoak, tipulatxak, pipermina nahastu eta 3 urtez ontzen edukitzen dela
Ziapea edo mustarda: Haziekin prestatzen den pasta bat da, eta kolore desberdinetakoa izan daiteke. Haziak, ozpin eta gatzarekin, besteak beste, nahastuta egiten da. Haragiekin jateko, ozpin olioak prestatzeko, beste osagaiekin nahastuz ongailu ugari prestatzeko erabiltzen da, eta ondoren osagaia igurtzi egiten da.
Ongailuen argazki galeria.
- Nafarroako olio oliba birjina
- Jerezko ozpina
- Ziapea
- Ziapea estragoiarekin
- Azahar ura
- Tamari soja salta
- Soja saltsa gozoa
- Haragi edo arraina pastilla
- Saltsa gazi gozoa.
- Espeletako piper mamia
- Tabasco saltsa mina
- Perrins saltsa
- Maldon ezkata gatza
- Jaitzeko gatz lorea
- Himalaiko gema gatz arrosa
- Himalaiako gemma gatz iluna
- Añanako iturburuko gatza
- Soja saltsa
- Saltsa gazi gozoa
- Tamari soja salta
- Soja saltsa gozoa
- Azahar ura
- Eztia
- Pattarra
- Haragi edo arraina pastilla
- Baratxuri hazi ernetua
- Errefau hazi ernatu
- Loreak
- Kanela hautsa
- Ras el hanout Marokoko espezie nahasketa
- Pipermin lehorra
- Jengibrea
- Piperrauts gazi eta gozoa
- Piperbeltz
- Piperbeltz alea
- Piperbeltz txuri.
- Sesamo beltza
- Sesamoa
- Bainilla
- Kurkuma sustrai
- Kurkuma hautsa
- Kanela zotza
- Albahaka
- Tipulin hosto
- Tipulin hosto
- Martorri
- Aneta
- Mihilu
- Mihilu
- Erramua
- Mendafin
- Mendabeltz
- Hierba Luisa edo berbena limousain
- Oreganoa
- Perrexil sorta
- Erromero
- Salbia
- Ezkai
- Edertzeko belar usaindunak.