Oneka Gartzeitz Iruñekoa

Oneka Garzeitz edo Oneka Iruñekoa (?, 860 inguru – ?, X. mendea) Iruñeko Erresumako infanta eta Aragoiko kondesa ezkontidea izan zen.[1]

Oneka Gartzeitz Iruñekoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOnneca Garces
JaiotzaIruñea, 838
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaHuesca, 895 (56/57 urte)
Familia
AitaGartzia Enekoitz
AmaUrraka Aragoikoa
Ezkontidea(k)Azeari Garindoitz II.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaArista leinua
Jarduerak

Aita Gartzia Enekoitz eta ama Urraka Ximenitz izan zituen. Orti Gartzeitzen arreba izan zen. Aznar II.a Garindoitz Aragoiko kondea ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten:[2]

Biografia

Lacarraren “Textos Navarros” argitalpenari so egiten badiogu, zeina Rodako Genealogietan oinarritzen den, Gartzia Enekoitzen seme-alaben artean Oneka Gartzeitz izeneko alaba bat ageri dela ikus daiteke. Gartzia Enekoitzen semea ere izango zen Antso Gartzeitzek ezezaguna dugun emakume batekin izan zuen Aznar Santxitz Larrungoa, zeina Oneka Fortunitzekin ezkondu zen:

Asnari Sanzionis accepit uxor domna Onneca, Furtuni Garseanis filia, et genuit Santio Asnari, et domna Tota regina, et domna Sanzia. Ista Onneca postea accepit uirum regi Abdella, et genuit Mahomat Iben Abdella”.

“Aznar Santxitzek emazte bezala jaso zuen Oneka anderea, Fortun Gartzeitzen alaba, eta Antso Aznar, Tota erregina anderea eta Antsa anderea erditu zituen. Oneka honek gero ˤAbd Allāh erregea senartzat onartu zuen, eta Muḥammad ibn ˤAbd Allāh erditu zuen.”

Parrafo honetan Oneka anderea Kordobako omeyatarren gortean zegoela ikus dezakegu. Oneka Fortún, antzinako testu hauen arabera, Aznar Sánchezekin ezkondu zen, Toda andrearen eta Sancha andrearen ama izan zen. Gainera, haren senarra zen ˤAbd Allāh ibn Muḥammadekin batera (gerora emir) Muḥammad ibn ˤAbd Allāhren ama eta ˤAbd al-Raḥmān ibn Muḥammaden amona izan zen. Ondorioz, ˤAbd al-Raḥmān III.aren aita zena eta Toda andrea, Iruñeako erregina, neba-arreba izango ziren (behintzat erdizka). Honetan historialari ia gehienak ados daudela dirudi, nahiz eta gaiak zenbait zailtasun aurkezten dituela onartu behar den[3].

Horretaz gain, esan beharra dago Onekaren inguruan gertatzen dela dokumentatutako lehenengo harreman endogamikoa Iruñeako erregetzan. Iñigotarren dinastiaren hasieran kokatu beharko genuke, IX. mendearen erdialdean. Assona, Iñigo Aristaren alaba, eta Musa ibn Musa, Musa ibn Fortún eta Onekaren semearen arteko lotura izan zen. Osaba eta ilobaren arteko lotura litzateke, Oneka Iñigo Aristaren eta Musa ibn Musaren ama eta, aldi berean, Assonaren amona litzatekeelako[4].

Genealogia

Erreferentziak

  1. Lakarra de Miguel, José María. (1980). «Acerca de las fronteras en el Valle del Ebro (Siglos VIII-XIII)» En la España Medieval (1): 181-192. ISSN 0214-3038..
  2. Rodako kodexak honela dio:
    « Asnari Galindonis accepit uxor domna Onneca Garsie Enneconis filia et genut Galindo Asnari et Garsea Asnari, et domna Sancia qui fuit uxor regis Atoele mauro  »
  3. Cañada, A.. (2013). Doña Onneca, una princesa vascona en la corte de los emires cordobeses. Principe de Viana, 482 or..
  4. Cañada, F.. (1987). Endogamia en la dinastía regia de Pamplona (siglos IX-XI). Principe de Viana, 781 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.