One of These Days
One of These Days 1971ean Pink Floyd britainiar musika taldeak Meddle diskoaren barnean kaleratutako pieza da. Disko horren lehen gaia da, eta 5:57 minutuko iraupena du.
One of These Days | ||||
---|---|---|---|---|
Pink Floyden singlea | ||||
Egilea(k) | Pink Floyd | |||
Argitaratze-data | 1971 | |||
Izenburua | One of These Days | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Rock progresiboa | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Diskoetxea | Harvest (en) | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Meddle | |||
Hitzak | Roger Waters | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | David Gilmour Roger Waters Richard Wright Nick Mason | |||
Pink Floyden kronologia | ||||
|
Echoes gaiarekin batera One of These Days disko honen piezarik arrakastatsuena bilakatu zen, eta irrati saioetan ez ezik, dokumental askotan eta kirol emankizunetan ere presentzia handia izan zuen hurrengo urteetan.
Gaia guztiz instrumentala da; esaldi bakarra botatzen du Nick Masonek ahots desitxuratu batekin: "One of these days I'm going to cut you into little pieces" ("egun hauetako batean zati txikietan moztuko zaitut").
Taldeko lanaren emaitza da One of These Days, Pink Floydeko lau kideek parte hartu baitzuten bere sorreran. Roger Waters-ek behin esan zuenez, musika estudioan inprobisatuz ordu laurden batean konposatu zuten [1].
Haize soinuarekin eta bi baxu gitarrekin hasten da lana. Organoa sartzen da gero eta gaiaren erritmoa bizkortzen hasten da. Gero, sintetizadore batek soinu etena sortzen du, atmosfera onirikoa oroituz. Esaldi laburraren ostean, perkusioa indarrez sartzen da eta musika tresna guztiak (gitarrak, organoa eta perkusioa) batera aritzen dira gaiari intentsitatea eta erritmo bizia emanez, soinu-erakustaldi batekin amaituz.
Gai zaharra izan arren, zuzeneko kontzertuetan sarri jotzen zuen Pink Floydek. 1987ko A Momentary Lapse of Reason-en mundu biran, eta 1994ko The Division Bell-enean, esaterako (Donostiako Anoeta estadiora iritsi zena).
Erreferentziak
- Jean Marie Leduc: Pink Floyd, Ed. Jucar (1975), 80 orr.
Kanpo estekak
- One of These Days abestia entzungai (Ingelesez)