Ondizko Andra Mariaren baseliza
Ondizko Andra Mariaren baseliza Bizkaiko Leioa udalerrian dagoen baseliza bat da. Ondiz auzoan dago.
Ondizko Andra Mariaren baseliza | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Leioa |
Koordenatuak | 43°19′22″N 2°59′37″W |
![]() | |
Altitudea | 58 Itsas mailaren gaineko metroak, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Izenaren jatorria | Virgin of Los Remedios (en) ![]() |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Historia
Eraikina jatorriz Erdi Arokoa zen, gaur egungoa XVI. mendekoa da, eta eraldatze handiak izan ditu. XIX. mendean, karlistaldietan, gotorlekutzat ere erabili zen. Gaur egun oraindik Eliza Katolikoak erabili ohi du.
Eraikina
22,90 x 8,20 metroko oinplano laukizuzena du. Hormak bistako hargin-lanez eginak, baina izkina-harriak eta kanpai-horma (kanpai baterako lekuaz) harlanduz eginak daude.
Hegoaldean lau kontrahorma ditu. Iparraldean arku erdiko atari nagusia du. Ekialdean arku karpaneleko leihoa, gezileihoa eta arku zorrotzeko leihoa ditu. Hegoaldean puntadun-arkuzko atea eta arku eskartzanozko atea zituen (gaur egun itsutuak), eta leihoburuak, arku karpaneleko leihoa eta bi gezileiho mantendu ditu. Ekialdean, bi gezileiho ditu. Zurezko zorua du.
Teilatua bi uretakoa da, iparraldeko atarian garaiera txikiagoa duelarik. Epistolaren alboko antzinako ataria eroria dago.[1]
Erreferentziak
- Gurutzi Arregi Azpeitia, Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 183 eta 184. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo, 1987.