Onddo gorri
Onddo gorria (Hortiboletus rubellus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Beste perretxiko batzuekin nahastuta eta hornigai gisa balio du , kontserbetarako ere bai.
Onddo gorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hortiboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hortiboletus rubellus G. Simonini, A. Vizzini & M. Gelardi
| |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Xerocomus rubellus edo Boletus rubellus.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, gero ganbila, eta azkenean ia zabaldua. Gorri-purpura kolore eder batekoa da, karmin kolorekoa edo granate kolorekoa eta gainazalak tomentu fin-fin bat darama, belusduna da eta lehorra.
Tutuak: Hori-krema kolorekoak, ondoren hori-oliba kolorekoak, atzamarrarekin zapaltzean urdindu egiten dira.
Poroak: Angelutsuak, tamaina ertainekoak, horiak, hori-urre kolorekoak, hori-laranjak edo berde-olibak.
Hanka: Kolore aldakorrekoa, horixka goiko aldean eta gorri-arrosa erdialdean, zertxobait sabelduna, oinarrira mehetua, ez da ildaskatua, ez fibrilosoa, baizik pruina fin bat du.
Haragia: Krema kolorekoa edo hori zurbilekoa, azalaren azpian gorria, aireak ukitzean pixka bat urdindu egiten da, zapore leunekoa eta fruta usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Hortiboletus terminoa latinetik dator, lorategi, esan nahi duen "hortus" hitzetik. Lorategiko Boletusa. Rubellus epitetoa latinetik dator, gorri bizia, esan nahi duen "rubellus" hitzetik.
Jangarritasuna
Erdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Xerocomus chrysenteron delakoarekin, baina hau marroixkagoa da. Baita Aureoboletus gentilis espeziearekin ere, honek arrosa kolorea du eta poro handiagoak ditu. [4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean, hostogalkorren basoetako soilguneetako bideetako belarretan.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Bolivia, Himalaiako eremua, Japonia, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 63 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 142 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 525 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 590 or. ISBN 84-87997-86-4..