Ondarroako gaztetxea

Ondarroako gaztetxea 1988 an herriko gazteen behar izanak asetzeko sortutako espazio autogestionatua da. Herriko hainbat eragileren bultzadaz 1987an sortutako kanpaña eta eskarien ondorioz udalarekin adostu eta gazte asanbladak ezarritako estatutuak onartu ondoren zaldunbiden kokatutko fabrika zahar bat izan zen. Estatutuak, H.B (Herri Batasuna) eta A.P (Alianza Popular) en aldeko botoekin eta EAJ (eusko alderdi jeltzalea) ren abstentzioarekin onartu zirela nabarmendu izan dute gazte asanbladako kideek.

Ondarroako gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOndarroa
Koordenatuak43°19′09″N 2°25′17″W
Map

    Gaztetxea herriko hainbat eragile eta talderen topaleku eta lan egiteko tokia izan zen, horren adibide dira: Ondarroako talde antimilitarista, herriko irrati librea, okupazio taldea, sozioekonomian murgildutako taldeak, herriko musikariak eta beste hainbat talderen prezentzia urte horietan. 1998.an ertzaintzarekin izandako hainbat gorabera eta gero gaztetxea miatu zuten eta gaztetxearen egoera txarra aitzakitzat jarrita gaztetxea denboraldi baten itxi egin zuten Aitor Maruri alkatearen aginduz. Azkenean 2000. urtean errepide berria gaztetxea zegoen tokitik pasa behar zelako gaztetxea behin betiko itxi eta bota zuten.

    Gaur egun, 2003.urtea ezkeroztik Udalak Astilleroan eraikitako lokal bat utzi zuen gazte asanbladaren eskuetan, "gaztetxe berria" deritzona. Orain ere gaztetxeak, lehen baino maila txikiagoan bada ere gazteen beharizanak asetze ahalegintzen da ekintza kulturalak gehien bat burutuz: kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak, festak, herriko taldeen bilerak besteak beste, gaztetxea gazte guztien topaleku aske eta autogestionatua izatea duelarik helburu.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.