Ondarretako futbol zelaia

Ondarretako futbol zelaia Realaren lehen futbol zelaia izan zen, Donostiako Ondarretan zegoena eta gaur egun desagertua.

Ondarreta
Kokapena
Koordenatuak43°18′49″N 2°00′27″W
Map
    San Sebastian Recreation Club Ondarretako zelaian.

    Historia

    Donostian jokatu ziren lehenengo partidak Atotxako belodromoan izan ziren[1].

    Donostiako aurreneko futbol taldea San Sebastian Recreation Club izan zen. 1904ko abuztuaren 28an sortu zen eta Donostiako aisialdi jarduerak sustatzea helburu zuenez hainbat kirol talde sortu zituen bere barnean; futbola, tenisa, hockeya, kriketa, hipika, errugbia, poloa, golfa, atletismoa... Hasierako egoitza Ategorrietan izan zuen eta 1906an Antiguo auzora aldatu zen, Zumalakarregi etorbidera hain zuzen ere[2]. 1906ko martxoaren 3an Ondarretako futbol zelaia inauguatu zuen. Horretarako Recreation eta Athletic-en arteko lagunarteko partida jokatu zen eta donostiarrak 2-1 nagusitu ziren[3].

    1909ko irailaren 7an Sociedad de Foot-Ball de San Sebastián talde berriak SS Recreationen lekua hartu zuen. Bost hilabete beranduago Alfontso XIII.ak, Donostian udak igarotzen zituenak, Errege titulua eman zion taldeari eta Real Sociedad de Foot-Ball bihurtu zen[4]. Realak, talde ofizial bezala, London Nodmansen aurka jokatu zuen bere lehen partida, 1-5 galduz.

    Realaren zelaia izan zen harik eta 1913an Atotxako futbol zelaia eraiki zen arte[5].

    Ikus, gainera

    Erreferentziak

    1. «https://twitter.com/atotxaorg/status/1170266910510014467» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
    2. (Gaztelaniaz) «Historia» RCTSS (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
    3. «San Sebastián Recreation VS Athletic Club 18/3/1906 | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
    4. «1.1 Orígenes del club (1904-1910) - web REAL SOCIEDAD» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
    5. (Gaztelaniaz) «La inauguración de Atocha» El Diario Vasco 2008-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.