Ondare natural

Ondare naturala munduak dituen baliabide naturalen multzoa da. Geologia, lurzorua, airea, ura eta izaki bizidun guztiak dira ondare naturalaren parte. Gizakiok behar ditugun ondasun eta zerbitzu asko, ekosistemen zerbitzu ere deituak, eskaintzen ditu, eta gure gizartea eta ekonomiaren ezinbesteko oinarri da, kasu askotan baita giza bizitza posible egiten duena ere.

Ekonomiaren ikuspegitik sortutako kapitalaren nozioaren hedapen bat da (alegia, baliabide gehiago sortzea ahalbidetzen dituzten baliabideak), ingurumenak eskaintzen dituen ondasunak eta zerbitzuak kontuan hartzen dituena. Esaterako, ongi zaindutako baso edo ibai batek zuhaitzak edo arrainak modu iraunkorrean eskain ditzake; gehiegi ustiatutako batek, berriz, zura edo arrain gero eta gutxiago izatea eragingo du. Beste funtsezko zerbitzu batzuk ere ematen ditu ondare naturalak, adibidez ura atxikitzea, higadura kontrolatzea edo intsektuen bidez uztak polinizatzea, horrela beste baliabide natural batzuen epe luzeko bideragarritasuna ziurtatuz.

Erabilgarri dauden aktibo naturalek hornitzen dituzten zerbitzuen jarraipenak ingurumen osasuntsu eta bideragarria behar duenez, ekosistemen egitura eta habitaten aniztasuna ondare naturalaren osagai garrantzitsuak dira. Badaude ondare naturalaren aktiboak neurtzeko metodoak, erabakiak hartzen dituztenek ezagutu dezaten nola aldaketek unean uneko zein etorkizuneko egoeran, gizakiaren ongizatean eta ekonomian nola eragingo duten.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.