Onan

Onan (hebreeraz: אוֹנָן, ʼÔnān) Bibliako pertsonaia da, Judaren eta Sua-ren semea. Aitak beste semearen alargun Tamarrekin ezkontzera behartu zuen seme-alabarik izan zezan, baina Onan bere emaztea haurdun ez gelditzeko moduan bizi izan zen harekin, eta ez zuen ondorengorik izan. Moralistek onanismo izena eman zioten Onanen jarrerari. Seme-alabarik ez izanagatik Jainkoak behar baino gazteago hiltzeko zigorra ezarri zion.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.