On the Waterfront
On the Waterfront (literalki Itsasaurrean, Hego Euskal Herrian Isiltasunaren Legea eta Ipar Euskal Herrian Kaietan) 1954ko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Marlon Brando, Karl Malden, Lee J. Cobb, Rod Steiger eta Eva Marie Saint aktoreek antzeztu zuten.
On the Waterfront | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1954 |
Izenburua | On the Waterfront |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma eta thrillerra |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | news article (en) |
Honen parte da | Vatican's list of films (en) National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | New Jersey |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Elia Kazan |
Gidoigilea(k) | Budd Schulberg |
Antzezlea(k) | |
Marlon Brando Karl Malden Lee J. Cobb Eva Marie Saint Rod Steiger Leif Erickson (en) Fred Gwynne James Westerfield (en) Martin Balsam Rudy Bond John F. Hamilton Pat Hingle Michael V. Gazzo (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sam Spiegel |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Gene Milford (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Richard Day (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leonard Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Boris Kaufman |
Jantzi-diseinatzailea | Anna Hill Johnstone (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New Jersey |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review Award for Best Film (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) Muntatze onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 27. Oscar Sariak Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 27. Oscar Sariak Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Zuzendari onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Film onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Eva Marie Saint Muntatze onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Gene Milford (en) Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 27. Oscar Sariak Boris Kaufman Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Budd Schulberg Film onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Sam Spiegel Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 27. Oscar Sariak Richard Day (en) Zuzendari onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Elia Kazan Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Rod Steiger Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Marlon Brando Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Lee J. Cobb Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Karl Malden Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) 27. Oscar Sariak Leonard Bernstein |
Argumentua
Johnny Friendly (Lee J Cobb) New York hiriko portuko sindikatu buru bat da, kaietako langileak kontrolpean eduki eta beretzat lan egin dezaten mafiaren metodoak eta izua erabili ohi ditu. Terry Malloy (Marlon Brando) Johnnyrentzat lan egiten duen boxeolaria da, berak nahi gabe Johnnyren krimen batean sartua izango delarik. Malloyk Johnnyren Edie Doyle arreba ezagutzean (Eva Marie Saint), aldaketa moral sakona jasan eta bere iraganeko bizimoduaz damutzen hasiko da. Edieren bitartez Aita Barrie (Karl Malden) apaiza ezagutuko du, azken honek Malloy epaitegietara joan eta Johnnyren negozio zikinez dakiena aitortu dezan bultzarazten saiatuko da.
Aktoreak
- Marlon Brando: Terry Malloy
- Eva Marie Saint: Edie Doyle
- Lee J. Cobb: Michael J. Skelly, "Johnny Friendly"
- Karl Malden: Aita Barry
- Rod Steiger: Charley "The Gent" Malloy
- Pat Henning: Timothy J. "Kayo" Dugan
- Ben Wagner: Joey Doyle
- James Westerfield: Big Mac
- Katherine MacGregor: Longshoremanen ama (krediturik gabe)
- Fred Gwynne: Slim (krediturik gabe)
- Leif Erickson: Krimen Batzordeko ikertzaile burua (krediturik gabe)
- Martin Balsam: Gillette, Krimen Batzordeko bigarren ikertzailea (krediturik gabe)
- Pat Hingle: tabernaria (krediturik gabe)
- Nehemiah Persoff: taxilaria (krediturik gabe)
Sariak
Oscar Sariak
Kategoria | Pertsonaia | Emaitza |
---|---|---|
Film onenaren Oscar Saria | Irabazlea | |
Zuzendari onenaren Oscar Saria | Elia Kazan | Irabazlea |
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria | Marlon Brando | Irabazlea |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Karl Malden | Hautagaia |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Lee J. Cobb | Hautagaia |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Rod Steiger | Hautagaia |
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Eva Marie Saint | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria | Budd Schulberg | Irabazlea |
Muntatze onenaren Oscar Saria | Gene Milford | Irabazlea |
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza | Richard Day | Irabazlea |
Argazkigintza onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza | Boris Kaufman | Irabazlea |
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria | Leonard Bernstein | Hautagaia |
Kanpo estekak
- On the Waterfront filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)