On the Town (filma)
On the Town (euskaraz Hirian edota Egunpasa New Yorken) 1949ko Gene Kelly eta Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako musikal filma bat da. Adolph Green eta Betty Comden gidoigileen izen berdineko On the Town musikalan oinarritua dago.
On the Town (filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | On the Town |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo, theatrical release (en) ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gene Kelly Stanley Donen |
Gidoigilea(k) | Adolph Green Betty Comden |
Antzezlea(k) | |
Gene Kelly Frank Sinatra Ann Miller Betty Garrett (en) ![]() Jules Munshin Vera-Ellen (en) ![]() Florence Bates Alice Pearce (en) ![]() Judy Holliday Hans Conried Don Brodie Lester Dorr Frank Hagney (en) ![]() Hank Mann Murray Alper Claire Carleton Robert Williams Eugene Borden | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arthur Freed Roger Edens |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Ralph E. Winters (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Edwin B. Willis (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leonard Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Harold Rosson |
Koreografoa | Jerome Robbins |
Jantzi-diseinatzailea | Helen Rose |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Academy Award for Best Original Musical Score (en) ![]() 22nd Academy Awards (en) ![]() Roger Edens, Lennie Hayton |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1949ko Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Egokitzapena, Roger Edens eta Lennie Hayton) irabazi zuen.
Film honetako eszenarik ospetsuena zalantzarik gabe hiru gizonezko protagonistak New York hiriko kaleetan barna New York, New York doinua abesten dutenekoa da, denborarekin filma beraren ikur ahaztezina bilakatuz.
Argumentua
Bizipozez beteriko AEBko Itsas Armadako hiru marinel gazteek (Gene Kelly, Frank Sinatra eta Jules Munshin) New York hirian jaiegun alai, musikal eta erromantiko bat igaroko dute, tartean neskatan egin eta euren neskalagunak ezagutuz (Vera-Ellen, Betty Garrett eta Ann Miller).
Aktoreak
- Gene Kelly: Gabey
- Frank Sinatra: Chip
- Jules Munshin: Ozzie
- Ann Miller: Claire Huddesen
- Betty Garrett: Brunhilde "Hildy" Esterhazy
- Vera-Ellen: Ivy Smith
- Florence Bates: Madame Dilyovska
- Alice Pearce: Lucy Schmeeler
- George Meader: Irakaslea
- Hans Conried: François (zerbitzariburua)