On Deadly Ground
On Deadly Ground (euskaraz Lurralde hilgarrian) 1994ko Steven Seagal estatubatuar aktoreak zuzendu, antzeztu eta elkarlanean ekoitzitako ekintza filma da. Michael Caine, Joan Chen, John C. McGinley eta R. Lee Ermey aktoreek antzeztu zuten. Billy Bob Thornton aktoreak ere antzezpen labur bat du.
On Deadly Ground | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | On Deadly Ground |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Steven Seagal |
Antzezlea(k) | |
Steven Seagal Michael Caine Joan Chen John C. McGinley R. Lee Ermey Billy Bob Thornton John Trudell Mike Starr Richard Hamilton (en) Shari Shattuck Sven-Ole Thorsen Irvin Kershner | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Julius R. Nasso (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Ekoizle eragilea | Robert Watts |
Edizioa | Robert A. Ferretti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Basil Poledouris |
Argazki-zuzendaria | Ric Waite |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alaska |
Argumentua
Alaskako petrolio-plataformetan, Forrest Taftek (Steven Seagal) petrolio putzuetako suak itzaltzen lan egiten du. Halere, Michael Jennings (Michael Caine) Aegis Oil konpainiaren zuzendari ustelaren aurka egitea arriskutusagoa da, etekin ekonomiko izugarriak lortzearen truk Alaskako ingurumena suntzitzeko prest baitago. Borroka horretan, Taftek Masu (Joan Chen) eskimal ekintzailearen eta konpainiari aurre egiten dion edonoren babesa du.
Aktoreak
- Steven Seagal: Forrest Taft, suhiltzailea
- Michael Caine: Michael Jennings, Aegis Oil konpainiaren zuzendaria
- Joan Chen: Masu, Silook buruzagiaren alaba
- John C. McGinley: MacGruder, Aegis Oil konpainiaren segurtasun arduraduna eta Jenningsen morroia
- R. Lee Ermey: Stone, New Orleanseko mertzenario taldearen burua
- Shari Shattuck: Liles, Jenningsen idazkaria
- Billy Bob Thornton: Homer Carlton, Stonen morroia
- Richard Hamilton: Hugh Palmer, Aegis Oil konpainiaren morroia
- Chief Irvin Brink: Silook, alaskar eskimal tribu bateko buruzagia
- Apanguluk Charlie Kairaiuak: Tunrak
- Elsie Pistolhead: Takanapsaluk
- John Trudell: Johnny Redfeather
- Mike Starr: Big Mike
- Sven-Ole Thorsen: Otto, Jenningsen morroia
- Jules Desjarlais: Eskimal mozkortua
- Irvin Kershner: Walters, Aegis Oil konpainiaren merkatal sailaren arduraduna
- Bart the Bear: Hartza
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.