Omoplato

Omoplatoa, eskapula edo sorbalda-hezurra ornodunen bizkarraren albo banatan dauden bi hezurretako bakoitza da. Hezur honek humeroa eta klabikula lotzen ditu.

Omoplatoa
Omoplatoaren kokapena (gorriz) Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partebones of pectoral girdle (en) Itzuli
Konponenteakcostal surface (en) Itzuli
dorsal surface (en) Itzuli
Akromioia
medial border proper of scapula (en) Itzuli
superior angle of scapula (en) Itzuli
Lateral angle of the scapula (en) Itzuli
superior border of scapula (en) Itzuli
lateral border proper of scapula (en) Itzuli
inferior angle of the scapula (en) Itzuli
Identifikadoreak
LatinezScapula
(omo)
MeSHA02.835.232.087.783
TAA02.4.01.001
FMA13394
Terminologia anatomikoa

Ezaugarriak

Omoplatoak hezur zabal zapalak dira, hiruki-formakoak. Atzealdean irtenune bat dute zeharretara, omoplatoan bi barrunbe bereizten dituena; barrunbe horietan, besoa birarazten duten giharrak daude. Irtenunea akromioian amaitzen da, eta haren bidez lotzen zaio klabikulari. Hirukiaren alboko ertzean barrunbe glenoidea dago, omoplatoa humeroaren buruarekin lotzen duena.

Egitura

Aurrekoa

Eskapularen aurreko aurpegiak hobi subeskapularra dauka eta honetan gihar subeskapularra lotzen da. Hobi honen azkenengo heren laterala leuna da eta gihar honen zuntzekin dago estalia. Hobi honen goiko partean hezur hau aurrerantz dago kurbatuta, angelu subeskapularra osatuz. Honek, indarra ematen dio hezur honen gorputzari. Aurreko alderantz, apofisi korakoideoa ikus dezakegu.

1. Hobi subeskapularra 2. Barrunbe glenoideoa 3. Apofisi korakoideoa 4. Akromiona 5. Goiko ertza 6. Muxarradura eskapularra 7. Goiko angelua 8. Ertz mediala 9. Beheko angelua 10. Ertz laterala 11. Lepoa

Atzekoa

Atzeko aldean, arantzak eskapula bi zati desberdinetan banatzen du. Goiko aldeari hobi supraespinosoa deritzo eta behekoari aldiz, hobi infraespinosoa.

  • Hobi supraespinosoa: bien artean txikiena da eta leuna da.
  • Hobi infraespinosoa: hobi supraespinosoa baino handiagoa da.

Atzeko alde honetan, akromiona ikus dezakegu.

1. Hobi supraespinosoa 2. Arantza 3. Hobi infraespinosoa 4. Goiko ertza 5. goiko angelua 6. Ertz mediala 7. Beheko angelua 8. Ertz laterala 9. Lepoa 10. Akromiona 11. Apofisi korakoideoa

Albokoak

Alboko ikuspegian, barrunbe glenoideoa ikus dezakegu argi eta garbi. Barrunbe hau humeroarekin enartrosi motako giltzadura osatzen du.

1. Apofisi korakoideoa 2. Barrunbe glenoideoa 3. Hobi supraespinosoa 4. Akromiona 5. Hobi infraespinosoa 6. Beheko angelua 7. Ertz laterala


Muskuluak

MuskuluaNorabideaEskualdea
Bular-muskulu txikiaezarpenaapofisi korakoidea
gihar korakobrakialajatorriaapofisi korakoidea
Aurreko zerradunajatorriaertz mediala
Besoko trizepsajatorriatuberkulu infraglenoideoa
Besoko bizepsajatorriaapofisi korakoidea
Besoko bizepsajatorriatuberkulu supraglenoidea
Subeskapularrajatorriahobi subeskapularra
Erronboide handiaezarpenaertz mediala
Erronboide txikiaezarpenaertz mediala
Eskapularen jasotzeileaezarpenaertz mediala
Trapezioaezarpenaarantza
Deltoideajatorriaarantza
Muskulu supraespinosoajatorriahobi supraespinosoa
Muskulu infraespinosoajatorriahobi infraespinosoa
Birobil txikiajatorriaertz laterala
Borobil handiajatorriaertz laterala
Latisimo dortsalajatorriabeheko angelua
Omohioideoajatorriagoiko ertza

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.