Omertà

Omertà mafiaren kideen erabateko isiltasuna, buruzagiarekiko menpekotasuna eta agintaritza ofiziala edo poliziarekin elkarlanik ez egitean oinarritzen den ohorezko kodea da, bai eta beste taldeen legez kanpoko negozioetan eskurik ez sartzean, bakoitzak bereari kasu eginez eta etxeko trapuz zikinak edo barne liskarrak etxetik barnera konponduz. Hegoaldeko Italiako antzinako bidelapurren giroan sortu zen, eta usadioz edo teorian eskualde horretako mafia talde nagusienen jarduera kode honetan oinarritzen dira, tartean Camorra, Cosa Nostra, 'Ndrangheta eta Sacra Corona Unita.

Italia eta Siziliaz gain, Kreta (Grezia), Sardinia eta Korsikan ere landa edo baserri giroan sakonki sustraitua dagoen usadioa da.

Batzuen ustez, gaztelaniazko "hombredad" ("gizontasuna") hitzetik letorke, sizilierazko omu hitzera eraldatuz. Beste batzuen arabera, latinezko "humilitas" ("apaltasuna") hitzetik letorke, eta "umirtà" hitzera eraldatu eta azkenik Hegoaldeko Italiako hainbat dialektoetan erabiltzen den "omertà" hitzean amaituko luke.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.