Omar Mukhtar kalea
Omar Mukhtar kalea (arabieraz: شارع عمر المختار) Gaza[1] hiriko kale nagusia da. Palestina plazatik Gazako porturaino luzatzen da eta al-Daraj eta Zaytoun auzoak bitan banatzen ditu, alde batean hiri berria dago eta bestean hiri zaharra geratzen da. Gazan dauden eraikin garrantzitsuenak bertan kokatu daude, baita hotelik ospetsuenak ere. Kale hura Lehen Mundu Gerran eraiki zen, Jamal Pasha, gobernadore otomandarraren eskutik eta bere omenean izendatu zuten. Hala ere, 1917an Palestinak indar otomandarrak lurraldetik bota zituen, eta horren ondorioz, kaleak Omar Mukhtar[2] izena hartu zuen. Fahmi al-Hussein, libiar iraultzaileak eraman zuen aurrera izen aldaketa hura.
Omar Mukhtar kalea | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
Lurraldea | Gaza |
![]() | |
Historia | |
Irekiera | 1910(e)ko hamarkada |
Eraikin garrantzitsuak
- Gazako Liburutegi Nagusia
- Gazako meskita nagusia
- Welayat meskita
- Gazako Liburutegi Publikoa
- Giza Eskubideen Palestinako Zentroa
- Gazako Udal Aretoa
- San Porfirioren eliza
- Urrezko azoka (Souk ad-Dahab)
- Souk al-Fras
- Palestinaren Askapenarako Erakundearen bandera denda
- Yazji supermerkatua
- Rashad Shawwa Kultur Etxea
Erreferentziak
- (Ingelesez) Šārôn, Moshe. (1997). Handbook of Oriental Studies: Handbuch Der Orientalistik. The Near and Middle East. Corpus inscriptionum Arabicarum Palaestinae (CIAP). G. BRILL ISBN 978-90-04-17085-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- (Ingelesez) Jacobs, Daniel; Eber, Shirley; Silvani, Francesca. (1998). Israel and the Palestinian Territories: The Rough Guide. Rough Guides ISBN 978-1-85828-248-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.