Omagh
Omagh (irlanderaz An Ómaigh, eskozieraz Omey) Ipar Irlandaren mendebaldean dagoen Tyrone konderriko hiriburua eta hiririk handiena da. Drumragh ibaia eta Camowen ibaiak elkartu eta Strule ibaia sortzen den lekuan kokatzen da. Hiriak 22.182 biztanle ditu eta hirigune osoan 28.000 biztanle baino gehiago bizi dira.
Omagh An Ómaigh | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Tyroneko konderria |
Izen ofiziala | Omagh |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°35′N 7°17′W |
Azalera | 115 km² |
Altuera | 65 |
Demografia | |
Dentsitatea | 0,19 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Hiri senidetuak | L'Haÿ-les-Roses |
http://www.omagh.gov.uk www.omagh.gov.uk |
Historia
Monasterio frantziskotar bat sortu zuten 792 urtean baina herria bera 1610an fundatu zen. 1641ean ihesi zetozen irlandar matxinoak hartu zituen eta 1689an Derryra bidean zihoazen Jakue II.aren gudaloste ingelesak hiriaz jabetu ez zitezen Gilen III.aren aldekoek su eman zioten Omaghi.
1768an Omagh bihurtu zen Tyroneko konderriko hiriburu Dungannon ordezkatuz. Sarritan uholdeak izaten zituenez (aipagarrienak 1909, 1929, 1954, 1969, 1987, 1999 eta 2007an) Strule ibaiaren inguruan dikeak eraiki dira.
Omagh zoritxarrez Omagheko atentatua ondorioz famatu egin zen, 1998ko abuztuaren 15ean Benetako IRAk auto-bonba bat kale nagusian lehertarazi zuenean. 29 pertsona hil ziren, tartean 14 emakume eta 9 haur.
Ondasun nabarmenak
- Ulster American Folk Park: Ulsterretik Amerikara emigratu zuen jendearen bizimodua erakusten duen aire libreko museoa da.
- The Gortin Glens Forest Park: Omaghetik 16 kilometro iparraldera dagoen baso eremua da.
- Strule Arts Centre: 2007an ireki zuten kultur erabilera anitzeko areto hau.
Kirolak
Omagheko kirol jarduera nagusia futbol gaelikoa da. Bi elkarte daude herrian, Omagh St. Enda's eta Drumragh Sarsfields.
Iruditegia
- Herriaren ikuspegia, erdian elizak.
- Neguan elurtuta.
- Kale nagusia.
- Omagheko atentatuaren memoriala.
Hiritar ezagunak
- Sam Neill (1947- ), aktorea
- Linda Martin (1947- ), Eurovision Abesti Txapelketako irabazlea 1992an.