Om mani padme hum
Om mani padme hum (sanskritoz: ॐ मणिपद्मे हूँ, oṃ maṇipadme hūṃ, õːː mɐɳɪ pɐdmeː ɦũː ahoskatua) seguruenik budismoaren mantra ospetsuena da. Errukiaren bodhisattvaren- Avalokiteshvara (sanskritoz) edo Chenrezig (tibeteraz)- sei silabako mantra da. Mantra Avalokiteshvararen Shadakshari lau besoren irudikapenarekin lotzen da bereziki. Dalai Lama Avalokiteshvararen haragitze bat dela esaten dute, eta horregatik bere jarraitzaileek mantra hau bereziki gurtzen dute.
![](../I/Om_Mani_Padme_Hum.jpg.webp)
Transliterazioak
- sanskritoz: ॐ मणि पद्मे हूँ — oṃ maṇi padme hūṃ
- tibeteraz: ཨོཾ་མ་ཎི་པ་དྨེ་ཧཱུྃ། – om ma ni pe me hung edo hum (tibetar ahoskerean "pad" པད་ silaba "pe" ahoskatzen da)
- txineraz: 唵嘛呢叭咪吽 — ǎn má ní bā mī hōng (txinatar transliterazioak soinuak adierazteko karakterak erabiltzen ditu)
- koreeraz: 옴마니 반메훔 — eom mani panme hum
- japonieraz: オンマニハツメイウン — on mani hatsu mei un
- mongolieraz: Ум маани бадми хум — um maani badmi khum
- vietnameraz: Úm ma ni bát ni hồng o án ma ni bát mê hồng
Esannahi eta interpretazioa
Praktikanteek mantrak hainbat modutara interpretatzen dituzte, edo, besterik gabe, definizio zorrotz posibletik kanpo erortzen diren soinuen sekuentzia huts gisa. Mantra hau askotan "harribitxia lotoan" bezala itzultzen bada ere, beste batzuetan "Om harribitxia Hum lotoan" (loto sakratuan).
Praktikante batek mantraren esanahia zabal lezake, adibidez, sei silabek existentziaren sei erresumen arazketa adierazten dutela determinatuz:
Silaba | Sei pāramitā | Araztu | Samsariar Erresuma | Kolorea | Jainkoaren ikur | Non jaio behar dira (desiratu) |
---|---|---|---|---|---|---|
Om | Meditazio / dohatasun | Harrotasun/ego | Devaren Erresuma | Zuria | Jakinduria | Potalako Erresuma Perfektua |
Ma | Pazientzia | Bekaizkeria / Entretenimenduagatik lizunkeria | Asuraren Erresuma | Berde | Urrikimendua | Potalako Erresuma Perfektua |
Ni | Diziplina | Pasioa / desioa | Gizakien Erresuma | Hori | Gorputz, hizkera eta pentsamenduaren kalitatea | Dewachen |
Pad | Jakinduria | Ergelkeria / aurreiritzia | Animalien Erresuma | Urdina | Inpartzialtasuna | Babeslearen aurrean (Chenrezig) |
Me | Eskuzabaltasuna | Pobrezia / jabe izateko desioa | Preten Erresuma | Gorria | Dohatasuna | Potalako Erresuma Perfektua |
Hum | Arreta | Erasoa / gorrotoa | Naraka Erresuma | Beltza | Urrikimendua | Lotoko Tronuaren aurrean (Chenrezig) |