Olympia (Manet)
Olympia Édouard Manetek 1863an margotutako olio-pintura errealista da. Egun Parisko Orsay museoan dago, 1890ean frantziarrek erosi ondoren Claude Monetek antolatutako diru bilketa publikoaren bidez.
Olympia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Édouard Manet |
Sorrera-urtea | 1863 |
Izenburua | Olympia |
Mugimendua | inpresionismoa Errealismoa |
Ekoizpen lekua | Marvejols |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 130,5 () × 191 () cm |
Genero artistikoa | biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | Urbinoko Venus, Maja biluzia eta Odaliska emakume esklabuarekin |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa Luxenburgoko Museoa Louvre museoa Galerie nationale du Jeu de Paume Frantzia |
Bilduma | Orsay museoa eta Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | RF 644 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1865 (en) Picasso and the Masters (en) Manet: the Inventor of Modernity (en) Impressionnisme. Les origines, 1859-1869 (en) Baudelaire (en) Hommage à Manet (en) Manet (en) Parisko 1889ko Nazioarteko Erakusketa Le modèle noir de Géricault à Matisse (en) |
- Artikulu hau Maneteko margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olympia (argipena)».
Maneten Bazkaria belar gainean margolanak hautsa harrotu bazuen 1863an, Olympia hau are eskandalugarriagoa izan zen 1865ean lehen aldiz erakutsi zenean. "Ezmorala" edo "oiesa" gisako adjektiboak jaso zituen.
Honelako margolan batek aurrekariak zituen arte historian, hala nola Giorgioneren Venus lotan, Tizianoren Urbinoko Venus, Goyaren Maja biluzik edo Ingresen Odaliska Handia. Baina Manetek ez zuen jainkosa bat islatu, haragi eta hezurreko pertsona bat baizik, maila handiko prostituta bezeroaren zain. Are gehiago, Olympia ez dago guztiz biluzik, gauza txiki batzuk (orkidea hilean, eskumuturrekoa besoan, lokarria lepoan eta espartinak oinetan) baitarama. Horrek, hain zuzen ere, neskaren biluztasuna eta erotismoa areagotzen ditu.
- Giorgione:
Venus lotan - Tiziano:
Urbinoko Venus - Goya:
Maja biluzik - Ingres:
Odaliska Handia