Oltza zendea

Oltza ([olts̻a]) edo Oltza zendea[3] ([olts̻a s̻enðe.a]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñeko merinerrian kokatua. Iruñerriko zendea zaharra, honako herri hauek osatzen dute: Aratzuri, Artazkotz, Asiain, Ibero, Izkue, Izu, Lizasoain, Oltza eta Ororbia (herriburua). Oltza zendeak 1.806 biztanle zituen 2014. urtean, eta 1.853 2017an.

Oltza zendea
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Oltzako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Cendea de Olza <> Oltza zendea
AlkateaMoisés Garjon Villanueva
(Oltzako Herria)
Posta kodea31171
INE kodea31193
Herritarraoltzar
Geografia
Koordenatuak42°49′21″N 1°45′14″W
Azalera40,7 km²
Garaiera395 metro
Distantzia10 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.836 (2023:  −35)
alt_left 930 (%50,7)(2019) (%49,1) 901 alt_right
Dentsitatea45,22 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 8,95
Ugalkortasuna[1] 49,63
Ekonomia
Jarduera[1]% 85,53 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 15,10 (2018: %5,12)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ayuntamientoolza.com

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñea inguruko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Oltza Zendea Nafarroa Garaiaren erdialdean dago, Iruñerriko metropoli eremuaren ipar-mendebaldean, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik hamar bat kilometrora.

Ingurune naturala eta klima

Udalerriak azpimeditarraneo motako klima dauka, prezipitazioak urte osoan zehar ugariak diren arren, udaberri eta udazken garaian izaten dira ugarien 1.000mm eta 1.400mm euri jausten da urteko 120 egun euritsuetan. Tenperaturak 10 eta 13 gradu bitartekoak izaten dira eta udan bi hilabete idor izaten dira, (uztaila eta abuztua).

Landaredia klimaren araberakoa da, haritzak, birlandaturiko pinu lariziarrak, eta udalerriko gunerik altuenetan pagoren bat.

Estazio meteorologikoa

Zendeako Arazuri kontzejuan, ur zikinen araztegiaren ondoan eta itsasoaren mailatik 396 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Udalerri mugakideak

Oltza zendeak mugakide ditu iparraldean Ollaran, Orkoien eta Itza zendea; ekialdean Iruñea eta Barañain; hegoaldean Zizur Nagusia, Zizur Zendea eta Etxauri; eta mendebaldean Goñerri.

Kontzeju edo herriak

Gaur egun udalerria bederatzi auzo edo kontzeju hauek osatzen dute, biztanle kopuruen arabera ordenaturik:

  1. Ororbia (herriburua): 542 biztanle 2007an.
  2. Aratzuri: 396 bz.
  3. Ibero: 213 bz.
  4. Asiain: 147 bz.
  5. Lizasoain: 78 bz.
  6. Izkue: 71 bz.
  7. Oltza: 53 bz.
  8. Izu: 30 bz.
  9. Artazkotz: 28 bz.

Historia

Herriaren izena lehen agertzen den dokumentu idatzia 1427. urtekoa da. XIX. mendearen erdialde arte Oltza jaurerria izan zen, Nafarroa Garaiko udalerri gehienak bezala. Zendea osatzen zuten jatorrizko hamar herriak, bertako zati izaten jarraitu zuten 1835 eta 1845 urteen artean egindako erreforma administratiboaren ondoren ere. Zenbait urtez eta 1857ko errolda arte, herri bakoitzak berezko udalerria izan zuen; harrezkero udalerri bakarrean bilduta daude, Orkoienen kasuan izan ezik: 1992an herri horrek, alde handiz zendean biztanle gehien biltzen duenak, berriro eskuratu zuen udal-independentzia.

Demografia

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, XX. mendearen lehen erdialdean biztanleak galduz joan zen. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, Iruñearen hedapenak eraginda, populazioa hazten hasi zen, batez ere Orkoienen. 1992an Orkoien zendeatik banandu zenean, berriro jaitsi zen populazioa, baina XXI. mendearen hasieran hazten jarraitu zuen.

Oltza zendeako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 58 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,72 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

  • HELBIDEA: Angulo kalea, 2 (Ororbia kontzejua)

Udal hauteskundeak

Oltza Zendeako alkatea Independientes Cendea de Olza (ICO, eskuineko independenteak) José María Cuende Vallejo atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo osoa izan ez arren, beste alderdiak ados jarri ez zirenez, ICO taldeak alkatetza lortu zuen. Baliogabeko botoak hamaika izan ziren (erroldaren %1,14) eta boto zuriak 31 (erroldaren %3,24). Abstentzioa %24,81koa izan zen.

Oltza Zendeako Udala 2007
AlderdiaBotoakZinegotziak
Independientes Cendea de Olza (ICO)3494
Legarra1932
Oltzako Herria1882
Nafarroa Bai1311
PSN640

2011n ere ICO izan zen bozkatuena eta zinegotzirik gehien (4) atera zuena. Aldiz, Oltzako Herriak (ezkertiar eta abertzaleak, 3 zinegotzi) sentsibilitate abertzaleko beste zerrendarekin (alkate izandako Juan Antonio Erbururen Zorroka, 2 zinegotzi) ituna egin zuen eta alkatetza Pedro María Azparren Ocañak lortu zuen. PPk eta PSNk ez zuten zinegotzi bat ere eskuratu[5].

Oltza Zendeako Udala 2011
AlderdiaBotoakZinegotziak
Independientes Cendea de Olza (ICO)3394
Oltzako Herria2613
Zorroka2312
PP470
PSN270
Oltza Zendeako Udala 2015[6]
AlderdiaBotoakZinegotziak
Independientes Cendea de Olza (ICO)4444
Oltzako Herria4084
Zorroka1431

Alkateak

Hauek izan dira Oltza Zendeako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
Juan Antonio Erburu Antxaño 2003 2007
Jose Maria Cuende Vallejo 2007 2011 Independientes Cendea de Olza
Pedro Maria Azparren Ocaña 2011 2015 Oltzako Herria
Moises Garjon Villanueva 2015 2019 Oltzako Herria
Moises Garjon Villanueva 2019 Jardunean Oltzako Herria[7]

Azpiegitura eta garraioak

La Pamplonesa autobus konpainiak Oltza zendeako Aratzuri, Ororbia eta Iberoko kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek, Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:

2018ko Irailetik aurrera gaueko autobus zerbitzua hasi zen, Oltza Zendeako kontzejuak, eta Etxauri, Iruñearekin batzen dituena.[8] Hau da linea honen ibilbidea:

Kultura

Euskara

Oltza zendeako euskara XIX. mendean galdu zen. 1863rako, gainbehera zihoan Iruñerriko hegoaldean, Zizur eta Galar zendeetan hain zuzen ere. 1904rako, berriz, aipatutako zendeetan zein Oltzakoan ere aienaturik zegoen erabat. Itzakoan bizirik iraun zuen urte batzuk gehiago, Aldatzen, Aritzen eta Orderitzen batik bat.

2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak hizkuntz eremu mistoan sartzea erabaki zuen.[9] Ordura arte eremu ez-euskaldunean zegoen udalerria.

Ondarea

Aratzuriko gaztelua XV. mendearen hasieran eraiki eta XVI. mendearen erdialdean berreraiki zuten. 1966ko, urriaren 6an, Nafarroako Foru Aldundiak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Oltzar ospetsuak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LVIII, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1875-2

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Oltza Zendea
Aratzuri | Artazkotz | Asiain | Ibero | Izkue | Izu | Lizasoain | Oltza | Ororbia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.