Ollobarren
Ollobarren Nafarroako kontzejua bat da eta Metautengo udalerriaren barne dago. Lizarrako merindadean kokatuta dago.
Ollobarren | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Metauten |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | ollobarrendar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′15″N 2°08′03″W |
Demografia |


2012ko erroldaren arabera, herriak 45 biztanle ditu.
Toponimia
Ollobarren izena beheko Ollo esan nahi du. Belasko, Mikel. (1999). Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Pamiela argitaletxea. Aintzinean erabilitako beste izen batzuk Oillouarren, Olillovarren, Oyillovarren, Ollovarren, Oyllouarren, Oyllobarren, Oyllouarren eta Oyllovarren dira.
Inguru naturala
Lokizen magalean kokatua dago eta hara igotzeko bi bide ditu, bata "Ollobarreneko Zulotik" pasatzen dena eta bestea Sardegi deitutakoa. Garaiera 565 metrokoa da eta 2,267 km²ko eremua dauka.
Auzoak
- Ganuza ibilbidea
- Kale nagusia
- Sardegi
- Olaza kalea
- Ollogoien bidea
- Txarretas
Demografia eta biztanleria
1852[1] !! 1960 !! 1970 !! 1981 !! 1986 !! 2000 !! 2001 !! 2002 !! 2003 !! 2004 !! 2005 !! 2006 !! 2007 | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
71 | 73 | 73 | 65 | 53 | 45 | 43 | 43 | 52 | 47 | 43 | 46 | 45 |

Ondasun nabarmenak
Ondasu erlijiosoak
Jasokundeko eliza bi denboraldi ezberdinetan eraiki egin zen, XII eta XVI mendeetan. Kanpai dorrea XVII mendekoa da eta barroko estilokoa da. Erretaula rokoko estilokoa da eta Juan II Imbertok egin zuen XII. mendean. Sarrera progotikoa da eta bere bi kapitelak Jesus Nazaretekoaren bizitza deskribatu egiten dute.
Ohitura eta jaiak
Mantentzen diren ohituren artean, "Chenderis" "San Nikolas" eta "Santa Ageda"ko koplak dira. Herriko jaiak abuztuaren 15an ospatzen dira, Mariaren Jasokundearen egunean.
Euskera dagokionez, dauden ume guztiek euskara badakite. Eta heldu batzuek ere bai. Inguru horretan gertatzen den bezala, euskal hitz asko erabiltzen dira erderaz izango balira bezala, adibidez: zaborra, renque (errenka), abarra, temoso (tematia), molso (multzo), lantegi, orzalan (auzolan), agin (zuhaitz mota bat) eta abar
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Gastón, José Miguel. (2003). ¡Arriba jornaleros! Los campesinos navarros ante la revolución burguesa (1841-1868). Txalaparta.
![]() ![]() |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |