Ollargan
Ollargan Arrigorriagako auzoa da, Bilbo eta Basauriko mugan dagoena. Bertan 3.000 pertsona inguru bizi dira. Arrigorriagako auzoa izan arren, Bilboko Abusu auzoari lotuta dago, Arrigorriagako erdigunetik 5 bat kilometrotara baitago. Hortaz, askok Bilboko auzotzat daukate Ollargan.
Ollargan | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Arrigorriaga |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′39″N 2°54′52″W |
Demografia |
Santa Isabel eta Olatxu auzuneak bereizi daitezke Ollarganen barruan.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
730 | 719 | 711 | 704 | 645 | 619 | 603 | 608 |
Garriobideak
Trena
ADIFen trenbideak auzoa zeharkatzen du, bidaiarientzako zein zama garraiorako zerbitzuak ustiatzen direla.
Bidaiarientzako zerbitzuari dagokionez, Renfeko Aldirien C-3 lineari dagokion Ollargango geltokia dago.
Montefuerte
Montefuerte Ollargan eta Basauri artean dagoen parkearen izena da, Malmasin mendiaren magalean kokatutakoa.
Zubietxe
Zubietxe Mariaren Konpainiak sortutako elkartea, gizarte auziekin lan egiten duena, hala droga menpekotasuna nola immigrazioa nagusiki.
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |