Ollaran
Ollaran[3][lower-alpha 1] edo Olloibar[lower-alpha 2] (Oltzako hizkeraz: Ollabar)[lower-alpha 3] Euskal Herriko udalerria eta ibarra da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,9 kilometrora. Altuera 615 eta 1264 metro artekoa da, eta 36,98 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 435 biztanle zituen.
Ollaran | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Iruñea | ||||||||||
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Barrutia | Iruñea | ||||||||||
Izen ofiziala | Valle de Ollo / Ollaran | ||||||||||
Posta kodea | 31172 | ||||||||||
INE kodea | 31194 | ||||||||||
Herritarra | ollarandar, olloibartar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°51′32″N 1°51′26″W | ||||||||||
Azalera | 36,98 km² | ||||||||||
Distantzia | 26,9 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 435 (2023: 10) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 11,76 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 16,13 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 22,73 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 82 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 9 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Eremua | eremu mistoa | ||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 28,00 (2018: %11,77) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | www.ollo.es |
Ollaran Andimendiko ekialdean dago, eta bertatik lurrazpiko uren zati handi bat isurtzen da. Hala, haranean Artetako iturburua dago, Iruñerriko edateko uraren hiru hornidura-iturrietako bat. Ibarraren konfigurazioa berezia da, lur estu bat baita, harkaitzean zulatua, mendi garaiez inguratua. Herri guztiak, Beasoain eta Egillor izan ezik (Arakil ibaiertzean daude), Udarbe ibaia inguratzen dute, ibarreko ur-ibilgu nagusia.
Bertako biztanleak ollarandarrak edo olloibartarrak dira. Ibarburua Ollo kontzejua da, non udaletxea dagoen. 8 kontzejuk osatzen dute udalerria.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Txurregi (1.128 m) eta Gaztelu (998 m) iparraldean, eta Mortxe (1.123 m) hegoaldean udalerriko mendiak dira. Bestela, Arakil ibaiak zeharkatzen du ibarra iparraldetik hegoaldera. Udarbe ibaiak bat egiten du horrekin, mendebaldetik etorrita.
Ollaran Iruñeko merindadearen hegoaldean dago Iruñerriko gune metropolitarretik gertu, eta Lizarrako merindadearekiko mugan.
Mugakideak Arakil (iparraldean), Itza Zendea (ekialdean), Oltza Zendea (hegoaldean) eta Andimendi dira.
Klima eta landaredia
Ollarango klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, baina altueraren arabera asko aldatzen dira batez besteko balioak. Horrela, prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak izaten dira, eta tenperaturak 6 eta 12 gradu bitartekoak. Udalerriaren gunerik menditsuenetan, hau da mendebaldeko Urbasa mendilerroan, neguak hotzak eta elurtsuak izaten dira.
Zuhaitzik ugarienak haritzak dira, eta Ollarango gunerik altuenetan pagoak nagusi dira, udalerriko gunerik baxuenetan, berriz, arteak eta haritzak nabarmentzen dira. Birlandaturiko 171,92 hektarea pinu beltz, basa pinu eta pinu lariziar (Pinus nigra) daude Ollarango mendietan.
Kontzejuak
Politika
Udaletxea
- HELBIDEA: Santo Tomas kalea, 1
Udal hauteskundeak
2007an Ollarango alkate kargurako Agrupación Vecinal Txurregui[4] (AVT) zerrendako Francisco Javier Ekai Iltzarbe aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien % 2,50) eta boto zuriak zortzi (botoen % 3,42). Abstentzioa % 23,32koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Txurregui (AVT) | 134 | 4 |
Agrupación Electoral Udarbe (AEU) | 92 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan Auzolan zerrendak (4 zinegotzi, Francisco Javier Pérez Cueva) irabazi zituen. Txurreguik (2) eta PPk (1) ere ordezkaritza lortu zuten.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Auzolan | 129 | 4 |
Txurregui | 73 | 2 |
PP | 30 | 1 |
2015eko udal hauteskundeetan Auzolan zerrenda bakarrik aurkeztu zen eta 7 zinegotziak lortu zituen, Francisco Javier Pérez Cuevak alkate segitu zuen. 2016ko irailaren 13an David Campionek hartu zuen alkatetza zentsura mozio baten bidez.[5]
Alkateak
Hauek izan dira Ollarango azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Francisco Javier Ekai Iltzarbe | 2007 | 2011 | Txurregui |
Francisco Javier Perez Cueva | 2011 | 2015 | Auzolan |
Francisco Javier Perez Cueva | 2015 | 2016 | Auzolan |
David Campion Ventura | 2016 | 2019 | Auzolan |
David Campion Ventura | 2019 | Jardunean | AB[6] |
Euskara
Antzinako kronikek dioten bezala, Iruñerriko betiko hizkuntza euskara izan da. Izan ere, Al-Himiari kronikagile musulmanak X. mendean Iruñerrikoaz idatzi zuen: "Gehienak euskaraz mintzatzen dira, eta, beraz, ez zaie ezer ulertzen".
XVI. eta XVII. mendeetan gaztelania ulertzen ez zutenak bazeuden Ollaranen. Baina XIX. mendean euskara arin galtzen hasi zen. 1863an Iruñerriko herri guztietan hitz egiten zen euskaraz, baina frankotan jadanik zaharrek baino ez zuten erabiltzen. 1904ko inkesta baten arabera, Ollarango Anotzen, Saldisen, Ollon, Ultzurrunen eta Senosiainen euskaraz mintzatzen zen. Ollaranen 1929an ere euskaldunak bazirela kontu jakina da. 1992ko abuztuan, hil egin zen Iruñerriko azken euskaldunzaharra, Beorburuko Esteban Garbisu.
Ollarandar ospetsuak
- Felix Urabaien (1883-1943), irakasle, eleberrigile eta kazetaria.
- Jose Antonio Jauregi (1941-2005), antropologo eta saiakeragilea.
Iruditegia
- Fantikorena etxea, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoaren egoitza, Arteta.
- Anozko etxe bat.
- Egillor.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Horrela idatzita. Txurregi mendi baten izena da.
- (Gaztelaniaz) Diario de Noticias Navarra.
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XI, Iruñea, 1992. ISBN 84-235-1149-9
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Iruñerria
- Iruñeko merindadea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Ollarani buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-7030 errepidetik, Google Street View-n.