Ollakarizketa
Ollakarizketa[1][lower-alpha 1] (gulibarreraz: Ollakaxketa[lower-alpha 2] edo Ollakaizketa[lower-alpha 3]) Txulapain ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 10,9 kilometrora. 2023 urtean 110 biztanle zituen.
Ollakarizketa | ||
---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Herriko etxe tradizional bat | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | |
Udalerria | Txulapain | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | Ollacarizqueta / Ollakarizketa | |
Posta kodea | 31193 | |
Herritarra | olakarizketar, ollakaxketar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°52′59″N 1°41′39″W | |
Azalera | 1,67 km² | |
Garaiera | 495 metro | |
Distantzia | 10,9 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 110 (2023: 1) |
Bertako biztanleak ollakarizketarrak (gulibarreraz: ollakaxketarrak) dira.
Izena
Ollakarizketa toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Oilacarizqueta (1201)
- Oilacariçqueta (1210)
- Oylacarizqueta (1268)
- Ollacarizqueta (1346)
- Oyllaquirizqueta (1350)
- Olacarizqueta (1534)
- Ollacarizqueta (1802)
- Ollakarizketa (1930)
- Ollakarizketa (1974)
- Ollakarizketa (2000)
Ezaugarriak
Armarria
Ollakarizketako armarria Txulapaingo armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean urrezko galburu sorta batez osatuta dago, zinta gorri batekin lotutak. | » |
Geografia
Ollakarizketa Txulapain ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Inguru naturala eta kokapena
Txulapain udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolome (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).
Klima eta landaredia
Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.
Estazio meteorologikoa
Txulapainen dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 19882an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 20.0 | 25.0 | 28.0 | 33.3 | 39.5 | 40.3 | 40.5 | 37.0 | 30.0 | 22.0 | 17.1 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.3 | 16.3 | 20.0 | 25.3 | 27.6 | 27.8 | 23.9 | 19.1 | 12.1 | 8.9 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.0 | 8.6 | 11.3 | 14.4 | 18.9 | 21.1 | 21.3 | 18.1 | 14.4 | 8.7 | 5.6 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 3.8 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 9.6 | 5.3 | 2.3 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -8.0 | -9.0 | -1.8 | -1.0 | 2.0 | 7.0 | 8.0 | 4.0 | -2.0 | -7.0 | -10.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 113.4 | 100.1 | 95.5 | 106.3 | 74.5 | 63.0 | 34.7 | 35.8 | 57.1 | 80.4 | 134.8 | 112.6 | 1008.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 49.0 | 57.5 | 63.0 | 44.0 | 63.0 | 45.0 | 84.0 | 72.0 | 63.0 | 80.5 | 122.0 | 122.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.8 | 12.8 | 12.3 | 14.9 | 12.4 | 8.7 | 6.6 | 6.3 | 8.7 | 11.8 | 16.0 | 13.9 | 138.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.2 | 0.4 | 0.4 | 0.4 | 0.2 | 0.3 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.1 | 2.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Errege-jaurerriko antzinako lekua. Karlos Bianako printzeak 1449an eman zizkien bere petxak Joan Elokoa eta bere ondorengoei, 1513an oraindik gozatzen ari zirenak. XII. mendetik aurrera Iruñeko katedralak eta XIII. mendetik aurrera Jerusalemgo San Joan ospitaletegiek ere lursailak izan zituzten. 1847an, haurrak Markalaingo eskolara joaten ziren, eta parrokia-eliza erregearen edo bizilagunen abadea zen, plaza hutsik geratzen zen garaiaren arabera. Irin-errota batek funtzionatzen zuen, urtero 1600 anega ehotzen zituena.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 110 biztanle zituen Ollakarizketak.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
109 | 114 | 110 | 110 | 104 | 100 | 104 | 107 | 106 | 102 | 101 | 100 | 105 | 105 | 98 | 99 | 98 | 100 | 101 | 105 | 105 | 107 | 109 | 110 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Txulapaingo herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.
1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Txulapain ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.
Koldo Zuazok, 2010ean, Txulapain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da gulibarrera. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Txulapaingo mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Txulapain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %20,72k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n %23,10k.
Jaiak
- Sortzez Garbiaren jaiak, abenduaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Sortzez Garbiaren eliza, XIII. mendean eraikitako kristau eliza zaharra, gaur egun etxebizitza pribatua.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Ollakarizketa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Ollakarizketa» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.