Olivier Messiaen
Olivier Messiaen (Avignon, Frantzia, 1908ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1992ko apirilaren 27a) frantses musikagilea, organista eta irakaslea izan zen.
Olivier Messiaen | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Olivier Eugène Charles Prosper Messiaen |
Jaiotza | Avignon, 1908ko abenduaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Clichy, 1992ko apirilaren 27a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Théoffrey |
Familia | |
Aita | Pierre Messiaen |
Ama | Cécile Sauvage |
Ezkontidea(k) | Claire Delbos (1932 - 1959ko apirilaren 22a) Yvonne Loriod (1961 - 2010) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa (1919 - |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Noël Gallon Jean Gallon Maurice Emmanuel Marcel Dupré Paul Dukas Charles-Marie Widor Georges Falkenberg (en) ![]() Fernande Decruck (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, ornitologoa, musika-irakaslea, musikologoa, musikaren teorikoa, piano-jotzailea, unibertsitateko irakaslea, musikaria eta libretista |
Enplegatzailea(k) | Parisko Schola Cantorum École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) ![]() Parisko Kontserbatorioa (1941 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia Jeune France (en) ![]() Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) ![]() Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | XX. mendeko musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | organoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) ![]() |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia
Parisen egin zituen musikako ikasketak. Gaztetan, greziar eta indiar musikaren erritmoak, kantu laua, herri-musika, eta mikrotonuzko musika (semitonoa baino txikiagoak diren bitarteak erabiltzen dituena) ikasi eta aztertu zituen. Txorien kantuak ere aztertu zituen, eta eskualdeka sailkatu zituen, gero musika-lanetan erabiltzeko. Offrandes oubliées (1931, "Eskaintza ahantziak") eta Nativité du Seigneur (1938, "Jainkoaren jaiotza") obrekin egin zen ezagun.
1936. urtetik eta Bigarren Mundu Gerra hasi arte, Schola Cantorum eta École Normale de Musique-ko irakasle izan zen. Soldadu zela, preso egon zen Görlitzeko kontzentrazio-esparruan; han, Quatour pour la fin du temps ("Denboraren amaierarako kuartetoa") idatzi zuen, eta 1941. urtean kontzentrazio-esparruan bertan estreinatu zen.
Messiaenen lan aipagarriak dira, besteak beste: orkestrarako L´Ascension (1933), Turangalila-Symphonie (1946-1948), Oiseaux exotiques (1955-1956) eta Et exspecto resurrectionem mortuorum (1964); ahots eta korurako Poèmes pour moi (1936), Harawi, chant d´amour et de mort (1945), Cinq rechants (1940) eta La transfiguration de Notre Seigneur Jésus Christ (1965-1969); pianorako Visions de l´Amen (1943), Regards sur l´enfant Jésus (1944) eta Catalogue d´oiseaux (1956-1958); organorako Variations écossaises (1928), L´ Ascension (1933) eta Le Corps glorieux (1930); 6 Martenot uhinetarako Fêtes des belles eaux (1937).
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olivier Messiaen ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.