Olivia Martínez
Olivia Martínez Alonso de Liaño (Bilbo, 1937ko maiatzaren 6a - ), La Greca ezizenez ezaguna, euskal toreatzailea izan zen.
Olivia Martínez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1937ko maiatzaren 6a (86 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | toreatzailea eta dantzaria |
Biografia
Hamabost urte zituela, Parisko dantza klasiko konpainia batean lehendabiziko dantzaria izan zen. Konpainia utzi eta Juan Martínez "El Payo" eta Emilio Martínez bere nebekin batera, "Los tres Martínez" hirukote sortu eta Moulin Rougen lan egin zuten.
Urte batzuk geroago, La Greca ezizena hartu eta ospea lortu zuen Espainia, Mexiko, Japonia eta Estatu Batuetan. Orduan toreatzaile bihurtu eta Amerikan aritu zen (Kolonbia, Ekuador, Peru, Panama eta Costa Rica)[1]
Emakumeen toreaketaren aitzindaria, El Cordobés bezalako toreatzaile famatuekin batera aritu zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.